Legatz arrunta (Merluccius merluccius) Merlucciidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Ipar Itsasoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1].

Legatz arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaGadiformes
FamiliaMerlucciidae
GeneroaMerluccius
Espeziea Merluccius merluccius
Banaketa mapa

Deskripzioa aldatu

Legatzak gorputz argala eta buru handia du, masailezur handikoa, hortz luze eta puntazorrotzak ditu, behekaldean bi ilaratan eta goikaldean bakarrean.[2] Ahoaren barrua eta zakatz zuloa beltzak dira. Gorputza zabalagoa da buruaren ondoan. Bi bizkar-hegats ditu eta uzki-hegats bat, goiko bat hirukia eta beste biak piska bat ganbilak. Alboko lerroa zuzena eta bere kolorea baino ilunagoa da. Atzekaldean gris-urdina da, aldeetan zilarreztatua eta zurixka behealdean.[3][4]

180 zentimetrotara iritsi daiteke, baina arraroa da eta tamaina handi arruntena 100 zentimetrokoa da. Luzeraren arabera izen desberdinak jasotzen ditu eta handienek 11 kilo izan ditzaketen arren, merkaturatzen diren legatza arruntak 1,5-2 kilokoak izanten dira.[5]

Elikadura aldatu

Legatza haragijalea da. Bere elikadura sardinzarrak eta antxoak bezalako arrain txikietan oinarritzen da; txibiak, krustazeoak eta zooplanktona ere jaten ditu.[3]

Banaketa aldatu

Legatza espezie gehienak Argentinan, Txilen eta Perun aurki daitezke. Atlantikoko aldean, Malvinetako itsaslasterrarekin oso lotuta dago. Legatza australa Zeelanda Berrian badago etalegatza beltza Indiako Ozeanoan aurki daiteke.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. D.M. Cohen, T. Inada, T. Iwamoto & N. Scialabba. (1990). «FAO species catalogue Vol. 10. Gadiform fishes of the world (Order Gadiformes). An annotated and illustrated catalogue of cods, hakes, grenadiers and other gadiform fishes known to date» FAO Fish. Synop in: 10. (FAO) (125): 442..
  2. a b (Gaztelaniaz) «Merluza - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Merluza - Región de Murcia Digital» www.regmurcia.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Merluza, también denominada pescadilla - Merluccius merluccius» Peces - Paradais Sphynx 2018-01-07 (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  5. «Merluza | Introducción | Pescados y mariscos | CONSUMER EROSKI» pescadosymariscos.consumer.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.