Leccinum holopus Boletaceae familiako onddo bat da.[1] Jangarria, baina kaskarra, ez da mamitsua eta oina gogorra du.

Leccinum holopus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum holopus
Watling, 1960
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Krombholziella nivea.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, ondoren ganbila, zurixka kolorekoa, azala ia erdiraino bereiz daiteke, leuna, lubrifikatua eguraldi hezearekin.

Tutuak: Libreak, luzeak, erraz bereizten direnak, zurixkak, gero grisaxkak,

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Finak, biribilak, zurixkak edo arrosakarak.

Hanka: 12 eta 20 cm bitarteko luzerakoa eta 1,5 eta 2 cm bitarteko lodierakoa erdialdera, goiko aldean mehea, pixkanaka oinarrirantz loditua, betea, irmoa, goialdean zimur zurbilez estalia, eta ilunagoekin oinarrirantz.

Haragia: Lodia, biguna kapela, haritsua eta gogorra oinean; zuria, ebakitzean kolorez aldatzen ez dena, hala ere, batzuetan tonu marroi-horixkak edo arrosa kolorekoak hartzen ditu; urdin-berdexka kolorekoa oinaren oinarrian.[2]

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Holopus epitetoa berriz grekotik dator, ukitu gabe, osorik, esan nahi duen "hólos" hitzetik eta zurtoin, oin, esan nahi duen "pous pódos" hitzetik, hau da, zurtoin ukitu gabea, zurtoin nabarmen batekin.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra, oin gogorra duelako eta kapelan haragi gutxi.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Leccinum scabrum eta Leccinum carpini delakoekin, baina biek kapela ilunagoa dute.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Espezie hau ez da ohikoa gure lurretan, urkien azpian bildu izan da, baita zelaian ere, zuhaixka desberdineko hesi baten ondoan ere bai.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 83 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 176 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 387 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu