Le otto montagne (filma)
Le otto montagne (euskaraz: «zortzi mendiak») 2022ko Felix van Groeningen eta Charlotte Vandermeersch belgikar zinema zuzendarien film dramatikoa da. Paolo Cognettiren izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Le otto montagne (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Le otto montagne |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Italia, Belgika eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 147 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Eight Mountains: A Novel (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Felix van Groeningen (en) Charlotte Vandermeersch |
Gidoigilea(k) | Felix van Groeningen (en) Charlotte Vandermeersch Paolo Cognetti (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Nico Leunen (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Daniel Norgren |
Argazki-zuzendaria | Ruben Impens (en) |
Sinopsia
aldatuPietro hiriko mutila da; Bruno, Aosta bailarako herri ahaztu batean bizi den azken umea. Lagun egingo dira erreinu gisa hartu duten Alpeetako txoko ezkutu horretan. Urteek aurrera egin ahala, Brunok mendiari leial jarraitzen duen bitartean, Pietrok munduan zehar bidaiatuko du. Bizi izandako esperientziek maitasunari eta galerari aurre egitera behartuko dituzte; nondik datozen gogoraraziko diete, eta patuari bidea ireki.[1]
Aktoreak
aldatu- Luca Marinelli: Pietro Guasti
- Alessandro Borghi: Bruno Guglielmina
- Filippo Timi: Giovanni Guasti
- Elena Lietti: Francesca Guasti
- Elisabetta Mazzullo: Lara
- Lupo Barbiero: Pietro Guasti (umea)
- Cristiano Sassella: Bruno Guglielmina (umea)
- Andrea Palma: Pietro Guasti (gaztea)
- Surakshya Panta: Asmi
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Le otto montagne» Berria 2022-12-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |