Le Courrier de Bayonne

Baionako egunkaria (1852-1947)

Le Courrier de Bayonne Lapurdiko hiriburuan plazaratu zen Iparraldeko egunkari politikoa izan zen. Lehen zenbakia 1852ko apirilaren 4an atera zen eta 1947 arte agertu zen. Urte batzutan ere haren egoitza Biarritzen eta Donibane Lohizunen egon zen. Haren formatoa 44 X 62 zm.koa zen. Hasieran azpititulu hau zuen: "Journal littéraire, commercial, agricole, industriel et d'annonces", hau da, "Literatura, merkataritza, nekazaritza, industria eta publizitate egunkaria". Denborarekin izen desberdinak ezagutu zituen. Egile batzuk, nolabait, haren jatorria Baionako beste egunkari batean jartzen dute, 1829an sortu zen Le Courrier de Bayonne et de la péninsule egunkarian, alegia. [1] Le Courrier astean hiru aldiz agertu zen hasieran eta gero, 1887tik, egunero, igandetan salbu.

Le Courrier de Bayonne
MotaEgunkari orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1852ko aprilaren 4a
Azken alea1947
Hizkuntzafrantsesez
Argitaratze lekuaBaiona
 Euskal Herria
Banaketa
Banatze-eremua Lapurdi
Historia
Ideologialiberala
ZuzendariaJean Lamaignière
Anna Lamaignière
Identifikadoreak
ISSN0998-5352 eta 2705-6058
mediatheque.bayonne.fr…
Le Courrieren agertutako Mayi Elizagaren «Saldu eta...» ipuinaren hasiera, 1938ko abuztuaren 20an.

Izenburu desberdinakAldatu

Ibilbide luzea izan zuen egunkariak eta, ondorioz, izeneburu desberdinak ezagutu zituen:[2]

  • Le Courrier de Bayonne
  • Le Courrier de Bayonne et du Pays basque izenburua 1909tik 1911ra, 1912tik 1913ra, 1913tik 1922ra.
  • Le Courrier de Bayonne, Biarritz et Pays basque izenburua 1911tik 1912ra
  • Le Courrier de Bayonne et du Pays basque et L'Écho des Basses-Pyrénées izenburua 1913an.
  • Le Courrier de Bayonne, de Biarritz et du Pays basque izenburua 1922tik 1925ra.
  • Le Courrier de Bayonne, Biarritz et du Pays basque izenburua 1925tik 1938ra.
  • Le Courrier izenburua 1939tik 1940ra, 1944tik-1947ra.

Gauza arraroa daiteke 130 bat urte iraun duen aldizkaria. Aipa dezagun gainera beste berezitasun bat, 1847an Jean Lamaignière inprimatzaile eta aldizkariren nagusia hil zenetik, 1909 arte, Anna Lamagnière alarguntsaren esku egon zela aldizkaria, feminismorik bazenik ere aipu ez daitekeen garaietan. Dirudienez, andre horrek 14 aldizkari irakurtzen zituen egunero.

EdukiakAldatu

Ibilbide luze horretan egunkarin interes handiko lanaka jaso ziren. Hona hemen, adibidez, Auñamendi Entziklopedian azpimarratu direnak:[3]

  • E. G. de Monglave: "Chants nationaux basques", 1853.
  • "Historique des monuments religieux de la ville de Saint-Esprit", 1853.
  • Jehanne de Beaulieu: "Lettres de la Voisine", 1854.
  • "Notice sur le Couvent des Ursulines de Saint-Esprit", 1855.
  • G. de Lavigne: Pauvre Marianotte eleberria, 1855.
  • Duvoisin kapitaina: "Dernier des Corsaires ou la vie d'Etienne Pellot", 1855.
  • Aug. Challamel: "Baigneurs de Biarritz", 1857.
  • Samaseuilh: "Voyage de Bayonne aux Eaux-Chaudes", 1858.
  • Mary Lafont: "La Cagnotte de Biarritz", 1859.
  • Pinsun mariskala: "Mémoire sur la Barre de Bayonne", 1860.
  • Salomon: "Documents inédits sur la ville de Bayonne", 1718.
  • M. Antonine Foltzer: "Autour d'un Centenaire Bayonnais. Le Courrier (1829-1929)", 1930.
  • Mayi Elizagaren «Saldu eta...» ipuinaren hasiera, 1938ko abuztuaren 20an.

BibliografiaAldatu

  • Daranatz, J. B.: «Le Centenaire du "Courrier de Bayonne"» , Bulletin de la Societé des Sciencies, Lettres, Arts et d'Etudes Régionales de Bayonne, 1929 (282-338 or.).
  • Edouard Duceré: Dictionnaire historique de Bayonne, 2 liburuki, Baiona, 1911-1915.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu