Ireki menu nagusia

Laurogeita hamahiru (Victor Hugo)

Laurogeita hamahiru, frantsesez Quatre-vingt-treize Victor Hugoren azken eleberria izan zen, 1874an plazaratua. Eleberri historikoa da, Frantziako Iraultzan kokatuta. Hugoren asmoa Frantziako Iraultzari buruzko trilogia bat egitea zen eta hau horren hirugarren nobela izan behar zen. Zoritxarrez ezin izan zuen proiektua burutu.

Quatre-vingt-treize
[[Irudi:QuatreVingtTreize_Victor_Hugo.jpg|]]
Datuak
Idazlea Victor Hugo
Argitaratze-data 1874
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Quatrevingt-treize
Hizkuntza Frantsesez
Herrialdea  Frantzia
Euskaraz
Izenburua Laurogeita hamahiru

ProiektuaAldatu

Victor Hugoren trilogia hau eleberri hauek izan behar zituen:

  • L'Homme qui rit (Barre egiten duen gizona)
  • Monarkiari buruzko eleberria izan behar zen baina ez zuen inoiz idatzi.
  • Laurogeita hamahiru, Izu Garaiari buruzkoa.

ArgumentuaAldatu

Quatrevingt-Treize iraultzaren Izu Garaian kokatzen da, Frantziako Iraultzaren une gogorrenean, alegia. Eleberriaren hasieran Lantenac Markesa Vendéen lehorreratzen da errepublikaren aldekoen aurka borrokatzeko baina iraultzaileek preso hartzen dute, tartean Gawain, bere hiloba. Osaba eta hiloba bi mundu kontrajarrien sinboloak dira, tradizioaren eta iraultzarena. Cimourdain hirugarren protagonista izango da. Cimourdain Gawainen irakaslea izan zen, Lantenacek horrela aginduta, berak irakatsi zion gazteari errepublikaren idealak baina orain iraultzaren alde ilunenaren adierazpena da.

Eleberri honetan Hugok iraultzaren inguruko hausnarketa sakona egin zuen, haren legitimitateari buruzko hausnarketa eta, halaber, 1871ko Parisko Komunaren ingurukoa.

Zinemarako moldaketakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu