Laura Valle

ikertzaile espainiarra

Laura Valle Velasco (Gasteiz, Araba, 1978) minbiziaren alorrean ikertzen diharduen euskal ikerlaria da.

Laura Valle
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Valle Velasco
JaiotzaGasteiz, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea

Laura Valle Biologian (2000) eta Biokimikan (2001) lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Ondoren, Madrila joan zen Espainiako Onkologia Ikerketen Zentroan doktore-tesia egitera Miguel Urioste doktorearen gidaritzapean eta giza genetikaren inguruan ikertu zuen. 2006an Ohiora joan zen Ohioko Estatuko Unibertsitatearen Comprehensive Cancer Center-rean doktoreondoko egonaldia egitera. Bertan minbiziaren genetikan espezializatu zen, bereziki kolon-ondesteko minbizian.

2009tik IDIBELLeko Kataluniako Onkologia Institutuan egiten du lan, Bartzelonan.

Kanpo estekak aldatu