Laura Mora
Laura Mora Ortega (Medellín, Kolonbia, 1981eko apirilaren 20a) kolonbiar zinema-zuzendaria eta gidoilaria da, 2017ko Matar a Jesús 2017 film luzeagatik ezaguna.[1] 2022an Los reyes del mundo filmak urte hartako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen.[2]
Laura Mora | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Medellín, 1981eko apirilaren 20a (43 urte) |
Herrialdea | Kolonbia |
Hezkuntza | |
Heziketa | RMIT University (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | |
Ibilbidea
aldatuMedellínen jaio zen eta hiri bereko ikastetxe alemaniarrean egin zituen batxilergoko ikasketak. Produkzioko eta zinema-zuzendaritzako goi-mailako ikasketak egin zituen Melbourneko RMIT unibertsitatean, Australian.[3]
Matar a Jesús da Moraren opera prima. 2017an estreinatu zen Kolonbiako zinema-aretoetan. Filmak sari ugari jaso zituen Espainian eta nazioartean. Horien artean, nabarmentzekoak dira Cartagenako Zinemaldiko EGEDA saria, opera prima onenaren epaimahaiaren saria eta Casa de las Américas saria Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Zinemaldiko[4][5] Eroski Gazteriaren Saria, eta Roger Ebert .saria Chicagoko Zinema Jaialdian.
Filmografia
aldatuAño | Película |
---|---|
2006 | Brotherhood |
2015 | Antes del fuego |
2017 | Matar a Jesús |
2022 | Los reyes del mundo |
Telebista
aldatuAño | Serie |
---|---|
2012 | Pablo Escobar: El Patrón del Mal[6] |
2020 | El robo del siglo (telesaila) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Laura Mora Ortega» IMDb.
- ↑ «'Los reyes del mundo'-k irabazi du 70. Zinemaldiko Urrezko Maskorra» Berria 2022-09-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Ella es Laura Mora, la directora de ‘Matar a Jesús’, nominada en Festival de Cine de San Sebastián» Noticias Caracol 23 de julio de 2017.
- ↑ «Película colombiana 'Matar a Jesús' gana dos premios en San Sebastián» El Tiempo 30 de septiembre de 2017.
- ↑ «Directora colombiana estrena "Matar a Jesús" en Festival de Cine de San Sebastián» ELESPECTADOR.COM 29 de septiembre de 2017.
- ↑ «Laura Mora, contar una historia y recordar al padre.» www.clarin.com.
Kanpo estekak
aldatu- Laura Mora en Internet Movie Database (en inglés).
- Laura Mora, istorio bat kontatu eta aita gogoratzea. Elkarrizketa Clarín-en Federico Ladrón de Guevara.
- Laura Morak Matar a Jesús filma azalduko du.' Bideoelkarrizketa Thomas Haemmerliren eskutik.