Last Train from Gun Hill
Last Train from Gun Hill (euskaraz Gun Hilleko Azken Trena) 1959eko John Sturges estatubatuar zinema zuzeendariaren western filma bat da. Gidoia Les Crutchfielden istorio batean oinarrituta James Poe gidoigileak idatzi zuen. Kirk Douglas, Anthony Quinn, Carolyn Jones eta Earl Holliman aktoreek antzeztu zuten.
Last Train from Gun Hill | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Jatorrizko izenburua | Last Train from Gun Hill |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Sturges |
Gidoigilea(k) | James Poe |
Antzezlea(k) | |
Anthony Quinn Carolyn Jones Earl Holliman Brad Dexter Brian G. Hutton (en) ![]() Bing Russell Val Avery Walter Sande Ziva Rodann (en) ![]() Glenn Strange Dabbs Greer John Anderson (en) ![]() Ty Hardin Ethan Laidlaw Frank Hagney (en) ![]() Hank Mann | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Hal B. Wallis |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa |
Warren Low (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Jantzi-diseinatzailea |
Edith Head (en) ![]() |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
Kirk Douglas, Anthony Quinn, Carolyn Jones eta Earl Holliman aktoreek antzeztu zuten. Douglas eta Holliman aurretik 1957an Sturges berak zuzendutako Gunfight at the OK Corral ("Tiroketa OK Corralen") filman elkarrekin antzeztu zuten, ondorioz filma horretako aktore eta filmaketa taldeko kide askok ere filma honetan parte hartu zuten.
Filma honek hiru filma ezberdinetako elementuak bere baitan hartzen ditu: High Noon ("Eguerdia" edota "Bakarrik Arriskuaren Aurrean"), 3:10 to Yuma ("3:10ak Yumarako") eta Sturges berak zuzendutako Bad Day at Black Rock ("Egun Kaxkarra Black Rocken").
ArgumentuaAldatu
Indiar emakume bat (Ziva Rodann) eta bere semea heuren familiarekin egun batzuk igaro ondoren herrirako itzulera bidean cowboy batzuekin topo egin eta haien jazarpena jasango du. Emakumeak gizonei aurre egin eta bati latigoareekin aurpegia urratu ostean, gizonek jarritu eegingo dituzte. Azkenean emakumea eta mutikoaren gurdia irauli eta ama eta semea gizonen esku geldituko dira. Semeak zaldiz ihes egitea lortu eta herrira iritsiko da, bertako sheriffa den Matt Morgan (Kirk Douglas) aitari jazotakoa kontatu eta Morgan gertakariaren lekura bertaratuko da, han sinistuezinik bere emaztea bortxatu eta erail egin dutela ikusiko du. Emaztearen gorpuarekin herrira itzultzean, bere semea itzuli zen zaldiaren eserlekuak ezaguna zaizkion hizkiak dituela jabetuko da. Eserlekua Craig Belden (Anthony Quinn) izeneko gizonaren jabetzakoa da, iraganean Matten adiskiderik onena izandakoa eta behinola bizia salbatu zion gizona. Morganek Gun Hillera bidaiatuko du, Beldenen bizilekua, han bere emaztearen hiltzaileak nortzuk diren ikertzeko asmoz. Herrira ailegatzean Belden bertako jauntxoa izateaz gain Gun Hilleko kontrola duela ikusiko du, gainera bere emaztearen hiltzaileetako bat bere antzinako lagunaren semea bera dela ere ohartuko da. Morganek hiltzaileak atxilotu eta justiziaren aurrera eraman nahi ditu baina herri osoa bere aurka jarriko da, Rick Belden (Earl Holliman) atzematea lortuko du. Orain herritik aterako den azkeneko trena iritsi arte sei orduz itxaron eta Craig Belden morroie erasoei aurre egin beharko die.
AktoreakAldatu
- Kirk Douglas: Matt Morgan
- Anthony Quinn: Craig Belden
- Carolyn Jones: Linda
- Earl Holliman: Rick Belden
- Brian G. Hutton: Lee
- Ziva Rodann: indiar emakumea