Larru-atzapar lurtarra (Thelephora terrestris) Thelephoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da erabili sukaldean haragi larrukara duelako.

Larru-atzapar lurtarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaThelephoraceae
GeneroaThelephora
Espeziea Thelephora terrestris
Fr., 1821

Sinonimoak: Thelephora laciniata, Thelepora minor, Thelephora rhipidium.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, larrukara, harroa, maiz inbutu forma irregular bat izaten du, uher edo more-arre kolorekoa. Gainazala tomentudun-fibrilosoa da.

Himenioa: Erradiatua, zimurtsua edo sigi-saga egiten papila txikiengatik; pruinaduna, arre iluna.

Hanka: Ez du hankarik edo ia hanka gabea.

Haragia: Arroa, larrukara, biguna, haritsua. Txokolate kolorekoa edo marroi-morea.[2]

Etimologia: Terrestris epitetoa latinetik dator, lurretik esan nahi duen "terrester" hitzetik. Lurrean basten delako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Thelephora palmata dekakorekin nahas daiteke, honek kirasdun usaina du eta arre-more koloreko adar antzeko zapal batzuk, mutur zurixkekin; pinudietan hazten da. Thelephora caryophyllea espeziearekin ere bai, hau 2 eta 3 cm arteko espezie txiki bat da, usaingabea inbutu formako errezeptakulu bat du, zatitua, marroi-purpura kolorekoa; hostogalkorretan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan, lur hareatsuetan. Koniferoen eta hostogalkorren sustrai, adar eta zurean sartu eta itsatsi egiten da. Koniferoen basoetan arruntagoa da, talde txikietan estu hazten da.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 599 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 571 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019. .

Kanpo estekak

aldatu