Larrara gaur egun Arabako Dulantziko udalaren barruan dagoen herri hustua da.[1] Laraharia[2] eta Larrahara[3] izenak dokumentatuak izan dira. Egun Larrara toponimoa erabiltzen da.

Larrara
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaDulantzi (kontzejua)
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′18″N 2°29′33″W / 42.83834°N 2.49258°W / 42.83834; -2.49258
Demografia

Historia aldatu

Ez dira datu asko ezagutzen. Aspalditik dokumentatua dago. Ezagutzen den lehen aipamena Donemiliagako goldean da, 1025 urtean. 1337ko urriaren 20an biztanle guztiak Dulantzira joan ziren, herria hustuta geldituz.

Aztarnategia aldatu

Eusko Jaurlaritzaren arabera Balizko Arkeologia Gunea bezala katalogatuta dago.[4] 2014an lehenengo lanak egin ziren eta tokian eraikin batzuen aztarnak aurkitu zituzten, tartean Larrarako Andra Maria elizarenak.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. López de Guereñu Galarraga, Gerardo (1989) [1957]. «Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. Onomasticon Vasconiae 5. Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 558-559 or. ISBN 8485479483.
  2. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/laraharia/ar-85528/
  3. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/larrahara/ar-85807/
  4. http://www.euskadi.eus/app/ondarea/arkeologia-ondarea/larrarako-herriska/herrixka/alegria-dulantzi/alegria-dulantzi/fichaconsulta/63507
  5. https://www.ondarebabesa.com/2015/08/04/poblado-y-templo-de-larrara-en-alegria/