Laranja metilo

(CH3)2NC6H4N=NC6H4SO3Na formulako pH-adierazlea. Ur berotan disolbatzen den eta alkoholetan disolbaezina den hauts hori-laranja da. Gorria jartzen da azidoekin (pH 4).

Laranja metiloa koloratzaile azoderibatua da, pH adierazle gisa erabiltzen dena, gorritik laranja-horira aldatzen delako pH 3,1 eta 4,4 artean. Indar gutxiko azido baten pKa inguruan aldatzen denez kolorez, normalean ingurune azidoetarako erabiltzen da. Adierazle unibertsal batek ez bezala, laranja metiloak ez du kolore aldaketa espektro osoan hartzen, baina punta zorrotza erakusten du. Adierazlearen IUPAC izena sodio 4-{[4-(dimetilanimo)fenil]diazenil}bentzeno-1-sulfonatoa da. Sodio gatz honen formula molekularra C14H14N3NaO3S da eta bere pisu molekularra 327,34 g/mol.[1]

Laranja metilo
Methylorange Structural Formula.svg
Methyl-orange-sample.jpg
Formula kimikoa C14H14N3NaO3S
SMILES kanonikoa [O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl 3D eredua
Ezaugarriak
Fusio-puntua 300 °C
Masa molekularra 327,065357 u
Erabilera
Rola indicators and reagents (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
1
0
Identifikatzaileak
InChlKey STZCRXQWRGQSJD-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia 547-58-0
ChemSpider 16736152
PubChem 23673835
ZVG 105039
EC zenbakia 208-925-3
ECHA 100.008.115
MeSH C100258
UNII 6B4TC34456

Gaur egun, aplikazio asko ditu: farmazia-prestakinetan, ehunetan eta plastikoetan % 5eko tindatze-koloratzaile gisa, eta petrolio-prozeduretan lohiaren alkalinotasunaren determinatzaile gisa. Zitologian ere aplikatzen da, Fuschin-en disoluzioarekin batera.

Adierazlearen koloreakAldatu

 
Laranja metilo disoluzioak

Bere azidotasuna gutxitzen duen soluzio batean, laranja metiloa kolore gorritik laranjara pasatzen da, eta, azkenik, horira, bere azidotasuna handitzen duen soluzio batean kontrakoa gertatzen delarik.

Azido batean gorrixka da eta alkali batean horia. Laranja metiloak 3,47ko pKa du uretan 25 ° C-tan (77 ° f).[2]

SintesiaAldatu

Erabiltzen den sintesi biderik ohikoena diazotazio erreakzio baten oinarritzen dena da. Lehen urratsean azido sulfanilikoa azido nitrosoarekin erreakzionarazi eta diazotazio erreakzioa gertatzen da, diazonio gatza eratuz. Jarraian, dimetilanilina gehitzen da eta eraso nukleozale baten bidez, anilinaren para posizioan adizio erreakzio ematen da[3].

SegurtasunaAldatu

Laranja metiloak propietate mutagenikoak ditu.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) admin. (2011-08-30). «Naranja de metilo» Corporativo Quimico Global Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  2. doi:10.1021/j100670a024..
  3. (Ingelesez) «Synthesis of methyl orange from sulphanilic acid» Labmonk 2017-12-06 Noiz kontsultatua: 2021-03-06.
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-05-12 Noiz kontsultatua: 2021-03-06.

Kanpo estekakAldatu