Lapatza, Bizkaiko Elantxobe eta Ea udalerrien artean dauden harrizko hondartzek jasotzen duten izena da.

Elantxobeko lapatza aldatu

Elantxobeko portuaren ondoan dago, bertara heltzeko porturako errepidearen ondoko bidea hartu behar da. 1990eko hamarkadaren amaieran, pasealekua eraiki zuten harrizko hondartzaren ondoan.

Ibinagako lapatza aldatu

Ibarrangeluko auzoan dagoen harrizko hondartza da, Elantxobeko eta Natxituko lapatzen artean. Hondartzara heltzeko Ibinaga auzoan hasten den kilometro eta erdi inguru duen bidea hartu behar da. Hondartza herritarren artean, famatua den iturria dago.

Antzina harrien artean harea zegoen, baina korronteek hare ia guztia eraman dute.

Natxituko lapatza aldatu

Izen bereko Eako Natxitua auzoan dagoen harrizko hondartza da. Bertara heltzeko Arboliz eta Natxitua bitarteko errepidearen albo batean dagoen hiru gurutzeen bidea hartu behar da itsasorako norabidean. Azkenaldian nudisten artean famatu egin da hondartza.

Abuztuko Natxituko jaietan "Lapatzako igoera" antolatzen da.

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu