Lanperna irintsua (Amanita solitaria, sinonimoak: Amanita Boudier, Amanita strobiliformis) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria izan arren, kontu handiz ibili behar da Amanita zuriekin, espezie hilgarriren batekin nahas baitaiteke. Aurkitu daitekeen onddorik ederrenetako bat da. Zuri garbia da alde guztietan, kapelako garatxoak bakarrik dira tonalitate grisaxkakoak.

Lanperna irintsu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita strobiliformis
Bertill., 1866
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 7 eta 15 cm arteko diametrokoa, lehenik globo itxurakoa, gero ganbila eta azkenean zabaldua. Azal leuna, hezea, zuria, erdialdea grisaxka, itxura desberdineko garatxoek apainduta: eskuarki, plaka angelutsuak izaten dira, gris-errauts kolorekoak, batzuetan piramide moztuen forman. Ertza soberakinekin modu irregularrean, zirpilduz lihazki zurietan (eraztun-hondarrak).

Orriak: Zuriak, estu, kotoi itxurako ertzarekin.

Hanka: Lodia, betea, berdina, hatzei itsasten zaizkien ezkata irintsu iheskorrez estalia gaztaroan, oinarria erraboil oboide batean loditzen da, ezkata edo burlet zentrokide batzuk ditu, gehiago edo gutxiago markatuak, bolba funsgabea eta iheskorra adierazten dutenak. Kotoi itxurako eraztuna, iheskorra eta krema itxurakoa.

Haragia: Zuria eta biguna, zapore atseginekoa eta usain ahulekoa.[2]

 
Lanperna irintsua

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Solitaria epitetoa latinetik dator, bakartia esan nahi duen "solitarius" hitzetik. Isolatuta hazten delako, eta ez taldeka.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Amanita echinocephala delakoarekin, baina honek orri zuri berdexkak ditu eta mintzezko eraztuna. Amanita strobiliformis espeziearekin, autore batzuen ustez Amanita solitaria-ren forma bat da, honek garatxo piramidal lodi eta erregularrak ditu. Eta Amanita ovoidea, batez ere, bolba sendo eta mintzezkoagatik bereizten da, batzuetan zuria da eta beste batzuetan okre-horixka.

Amanita zuriekin ere nahas daiteke, horietako batzuk oso toxikoak dira.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

 
Lanperna irintsua erditik ebakita

Udan eta batez ere udazkenean, parke eta baso argietan, kare-lurretako bideetatik gertu, espezie nahikoa urria.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia izan ezik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 550 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 321 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 304 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 117 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu