Ongi etorri, Xxagu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Erreferentziak aldatu

Kaixo Xxagu! Erreferentziak jartzea oso erraza da. Nahikoa da zuk jarri nahi duzun erreferentzia <ref>artean jartzea</ref>. Ondoren behean atal bat ireki behar duzu ez bada existitzen eta honakoa jarri:

==Erreferentziak==
<references />

Eta horrekin goian jarri dituzun erreferentziak agertuko dira behealdean. Bestetik zure lankide orrialdea ikusi berri dut eta akats ortografiko dexente batzuk ikusi ditut (lasai, denok egiten ditugu). Horiek ekiditeko firefoxerako xuxen instalatzea gomendatzen dizut, idazten zoazen heinean esaten baitizu ea ondo edo gaizki idatzi duzun hitz bat.

Besterik baduzu esaidazu! -Theklan · ezt  · @   22:00, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Ondo, arazorik baduzu berriro galdetu, denok ikasi dugula akatsak egiten! Bestetik argazkiena ba zure ustez interesgarriak badira igo ahal dituzu Commonsera. Bertan igotzen dira argazki guztiak. Ez da "behar badituzue", baizik eta zuk uste baduzu interesgarri izan daitezkeela... eta nire ustez denetarik behar dugu, auzo eta mendietako argazkiak, batez ere. Argazkiak hor igotzea ere erraza da, nahiz eta ez erreferentziak jartzea bezainbeste (ingelera pixka bat ezagutu behar da!). Ah! Eta txantiloi hori zuk ere sortu ahal duzu {{Taulatxo_oinarria}} erabilita! -Theklan · ezt  · @   23:00, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Bai, ondo geratu da. Nahi baduzu beste batek erabiltzea orduan egin beharko zenukeena da egin duzun hori kopiatu eta txantiloi berri batean itsasi, adibidez {{Lankide argazkilaria}}. Baina hori zure esku. -Theklan · ezt  · @   23:23, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Bai, ikusi dut hemen. Ongi izan! -Theklan · ezt  · @   23:47, 26 Abuztua 2009 (UTC)

Karratutxoa aldatu

Kaixo! Sinplea zen. Hori gertatzen da parrafoaren hasieran hutsune bat utzi duzulako:

begira

-Theklan · ezt  · @   22:58, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Mendiak aldatu

Kaix Xxagu! Aldaketak egin nahi badituzu zuk zuek egin ditzakezu, arazorik gabe. Hori bai Wikiatlasean denbora tardatuko du aldaketa gertatzen, agian hilabete batzuk. Baina nahi duzuna aldatu! -Theklan · ezt  · @   18:32, 31 Abuztua 2009 (UTC)

Tolosa aldatu

Kaixo Xxagu. Hiriburutza urteko {{aipua behar}} kendu eta erreferentzia gehitu diot, zuk esan bezala Tolosako Udalaren webgunetik hartua. Horrela argi eta garbi geratzen da. Baina hurrengoan zuk zuek gehitu nahi badiozu erreferentzia, begiratu erreferentzia atala, bertan azaltzen baita nola egin. Tolosari buruzko artikulu interesgarri ugari egingo dituzulakoan, ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 13:04, 12 Abendua 2009 (UTC)