Ongi etorri, Xalba, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Hainbat gauza aldatu

Aupa Xalba!

Lehenik eta behin ongietorria wikipediara, goiko taulako edukiak irakurtzea biziki gomendatzen dizut. Bigarrenik: ezin da irudirik igo wikipediara, askea izatekotan, mesedez igo Commonsera. Hirugarrenik: ez dakit zergatik egon zaren kentzen {{wikitu}} txantiloia, ikusita nola egon den artikulua (konparatu wikipediako beste artikulu batzurekin), normala da hasieran estiloa ez menperatzea baina komeni da baita horrelako txantiloiak ez kentzea, geroago beste norbaitek artikulu horiek landu ditzan. Besterik gabe, ondo izan eta edozein duda izanez gero, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?   18:19, 22 Otsaila 2008 (UTC)

1.- Tresna barraren asuntua. Egia da ingelesez luzeagoa dela tresna barra. Dena dela, askotan ez da erabilgarria izaten eta komenigarria da kodea erabiltzen jakitea, hasierarako gauza basikoak badaude sarturik, baina hortik aurrera ikasiko duzu zuk zeuk zuzenean kodea idazten.
2- Wikipedia bakoitzak baditu bere txantiloiak, ingelesezkoan batzuk daude, gaztelerazkoan beste batzuk eta hemen beste batzuk. Egon badago {{software infotaula}}. Berau erabil zenezake.
3- Wikitu artikuluan jartzeko, {{wikitu}} idatzi dut, eta eztabaida orrikoa jartzeko (software infotaula moduan) {{tx|wikitu}}.
4- Ez, ez da posible, aldaketak gorde nahi badituzu behintzat, orrialdea gordetzen den momentuan artikulua argitaratu edota aldatu egiten da, guztia momentuzkoa delarik. Idatzitakoa ondo dagoela ikusteko (akats ortografikoak begiratu etab.) emaiozu aurreikuspena ikusi botoiari
5- Hau da gure komunikaziorako tresna nagusia. Horrez gain, badago posta-zerrenda bat. IRC txat kanal bat ere badago, baina ez da ia erabiltzen.
Ea lagungarriak izan diren erantzunok. Ez izan beldurrik galdetzeari, denok ez baikara jaio jakitun eta! Hori bai, irakurri lehenik eta behin tutorialak eta ongietorri-taulan dituzun estekak. Ondo izan!--Janfri; bai esan?   19:23, 22 Otsaila 2008 (UTC)
Ene barkatu, ni izan naiz artikulu hori aldatzen aritu dena. Ez naiz konturatu oraindik lanean egon zintezkeenik. Bestalde, artikulu bat idazteko, hobe izaten da Wordpad edo Notepad++ bezalako aplikazio batean idaztea (Windowsen bazabiltza, azken hori gomendatzen dizut), eta gero dena batera momentuan igotzea Wikipediara. --Assar 19:50, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Orain bioi erantzuteko zer egin beharko nuke, bakoitzaren eztabaida lekura joan eta han idatzi edo hemen idatzi?

7-Zip-eri buruzko informazioaren zati bat prest dauket beste bat lantzen ari naiz. GARRANTZITSUA: 7-Zip euskaratuta dago 2005-etik, hala ere jende askok ez daki eta jakinarazi nezala eskatu didate.

Aio. --xalba 21:43, 2008 Otsailak 22 (UTC)

Bakoitzari bere eztabaida orrian erantzun. Eta eztabaida baten erdian bazaude, ondo egoten da ezkerreko menuko "Aldaketa berriak" begiratzea, badaezpada norbaitek erantzuna toki okerrean utzi duela susmatzen baduzu, zuk orain egin duzun bezala (denoi gertatu izan zaigu :D:D:D)--Assar 20:54, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Windows-en irudiak aldatu

Xalba, 7-Zip artikuluan Windows-en hartutako pantaila-irudi batzuk sartu dituzu. Uste dut Wikipediak ez duela onartzen Windows erakusten duen inolako irudirik (ez Windows, ez beste edozein software jabedun), copyright-a daukalako. Begiratu hurrengo adibidean jarri duten oharra: [1].--Assar 21:54, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Zalantza pare bat aldatu

Zergatik agertzen da ordua gaizki??

Ordubete atzeratuta dago.

Euskal Herria UTC+1-ean dago ezda?

Nik mezu hau 2008-02-20 22:54-tan idatzi det.

Xalba 21:55, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Nik pentsatzen nuen bakarra nintzela. Jajaja

--Enzaiklopedia Nire eztabaida 22:00, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Jo zure hobespenen orrira eta bertan aldatu Data eta ordua atalean.--Janfri; bai esan?   22:07, 22 Otsaila 2008 (UTC)