Udarregi ikastola
Ongi etorri, Udarregi ikastola, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Autopromozioa
aldatuKaixo. Udarregi ikastola artikulua autopromozio artikulu bat da, eta hori ez dago baimenduta Wikipedian. Dagoen bezala, ezabatu beharko litzateke. Saiatu hori moldatzen, mesedez. Theklan (eztabaida) 16:33, 12 abendua 2023 (CET)
- Mesedez, utzi autopromozioa egiteari. Wikipedian arauak daude, eta horiek bete beharrekoak dira. Artikuluen neutraltasuna horietako bat da. Dudarik baduzue, idatzi lasai. Theklan (eztabaida) 12:35, 14 abendua 2023 (CET)
- Kaixo!
- Barkatu, baina gure ikastolako historioaren azalpena argitu nahi dugu edonork gure ibilbidea ezagutu dezan.
- Eskerrik asko eta ongi izan! Udarregi ikastola (eztabaida) 12:37, 14 abendua 2023 (CET)