Lankide eztabaida:Theklan/2007ko otsaila

Nabarmendutako artikulua aldatu

Ados ba. Astero aldatzea mugimendua ekarriko digu. Ea jendeak artikuluak aurkezten dituen aukeratzeko. Ia beti nik jarri behar ditut. Bestalde, monobook hau mantxo dabiz ezta? Eswikia eta euwikiak konparatuz (eswikian monobook gabe), azkarrago joaten zait gaztelerazkoa. Agian kendu egingo dut eta ordenagailu berriarekin berri ipini eztakit... Kabri, (erantzunak hemen) 00:45, 1 Otsaila 2007 (UTC)

Ezabatutako artikuluak aldatu

Bai, lehen ere ezabatutako artikuluetan egindako aldaketa guztiak aldaketa berrien orrialdetik desagertu egiten ziren, duela hilabete batzutatik hona behintzat bai. Kontua da ezabatutako artikulu bat jada ez dela existitzen, eta ez luke zentzu handirik izango bertan agertzen jarraitzeak; gainera, lotura gorriz agertuko litzateke kasu horretan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:05, 1 Otsaila 2007 (UTC)

nola sortu txantiloiak aldatu

Jakin nahiko nuke txantiloiak nola sortzen diren. Adibidez musika estilo batena edo... eskerrik asko! --Asier-bergara 19:32, 6 Otsaila 2007 (UTC)Asierk Barkatu, horrelako zerbait esan nahi nuen: http://es.wikipedia.org/wiki/Blues bertako eskuineko taula horren antzekoa, agur!--Asier-bergara 19:53, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Doraemon txantiloia aldatu

Bakarrik esateko zen, Commons-ekoek irudia borratu ostean (lizentzia gabe jarri nuen) berriro igo dudala irudi bera eta berriro dagoela erabilgarri {{lankide doraemon}} txantiloia eta, {{lankide windows gorroto}} espero dut laster prest egotea baita. Beste barik, --Janfri; idatzi lasai 11:27, 7 Otsaila 2007 (UTC)

Wikipediak behar zaitu aldatu

Theklan, bidaliko al deustazu zuk zabaldutako "FW:wikipediak behar zaitu" emaila mesedez? Horrela nik nire kontaktuei ere bidaliko nieke ta nork daki... Eskerrik asko--Janfri; idatzi lasai 15:01, 7 Otsaila 2007 (UTC)

Logoaren aldaketa aldatu

Ba Kabriren hitz egin nuen horri buruz, eta baiezkoan gelditu ginen azkenean. Baina egia esan ez dakit nola egiten den logo aldaketa hori, nik ezin dut zuzenean aldatu? Meta-wikin eskatu behar bada ez dakit Kabrik eskatu ote zuen... Onena zuzenean administratzaileek aldatu ahal izatea izango litzateke, baina ez dut aukerarik ikusten! PD: Bitxia sinadura, bai, jeje. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:07, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Bai, bertan gehitu dut nire eskaera. Ea laster egiten duten aldaketa. Dena dela, hau behin egin ondoren, nahi dugunean egin dezakegu logo aldaketa inori eskatu gabe! Beraz, behin baino ez denez, ez dago arazorik. Hala ulertzen dut nik behintzat... Katalanezkoek duela urte eta erdi eskatu zuten aldaketa, eta orain askotan aldatzen dute. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:49, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Malware kategoria sortu aldatu

Aupa Theklan

Malware kategoariko hainbat termino idatzi dut eta honen kategoria ez dagoela okonturatu naiz.

Software kategoria barruan egongo litzateke Ea lagun diezadakezu. --Telle 11:56, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Mil esker

Orduan txarto ez badut ulertu kategoria bat sortzeko ez dut sartu behar kategoriako artikuluan baizik eta artikulua idazten duzunean...

Hori da artikulu berritik sortzen dut kategoria, eta gero kategoarian sartuz klik eginez...

Harrespilak eta euskal historia aldatu

Gabon Theklan. Nik beti ikusi dut harrespil cromlech adieran, eta Euskalterm-en horrela dakar. Horrek ez du esan nahi Baratze, Mairu-baratze eta Jentil-baratze ezin direnik erabili... Euskal historiari dagokionez, osteguna arte lanpetua nabil oso, baina ahal dudan heinean kolaboratzen saiatuko naiz. Portzierto, agian Euskal Herriaren historiaren aurkibidean agian ez da aproposena ikurrina ipintzea. Horrela, badirudi euskal historia Sabino Aranarekin bakarrik hasi zela... ideia hobea bururatzen bazait, aldaketa egin baino lehen jakinaraziko dizut. --josugoni (hemen idatzi) 21:31, 13 Otsaila 2007 (UTC)

irudien lizentziak aldatu

Bai, konturatu naiz lizentziak eta egilearen datu horiek sartzen ez badira irudiak ezabatuko dituztela, baina lehen begiratuan saiatu eta ez dut asmatu kode horiek zelan sartu... erraza izango da, baina hasi berrian, ez dakit. Bestela ere, eztabaida + lankidetza eta gauza hauek ere ez dakit ondo zelan bideratzen diren... enfin, pixkanaka ikasten joango gara. Bai, egunen batetan gidaliburuak irakurriko ditut :) --Etengabe(hemen idatzi)

Txiki eta Otaegiren argazkiak ikusi ditut, eta arrazoia daukazu, horrelako zerbait egin beharko nuke (gidaliburua irakurtzen dudanean, kode hori sartzen ez dut asmatu-eta). oraingoz (gero aldatzea izango dudala pentsatu dut eta) argazki horiek berriro kargatu ditut eta kargatzerakoan hor nireak eta PD bezala kargatu ditut, Joxe Arregi eta Txikiarenak nireak ez izan arren publikoak direlakoan eta Bic McFarlanena Askatasunak PD bezala zabaldu duelako) --Etengabe(hemen idatzi)

Blokeoa aldatu

Arrazoi duzu bai. Blokeoa jarri bezain laster konturatu naiz horretaz, baina hasiera batean Orrialdetik eduki guztia ezabatzen jartzen zuten hainbat aldaketa eta gdfdfdgdgd moduko beste bat ikusi dudanez, bandalismoa zela uste nuen. Gainera, ondoren konturatu naiz eztabaida orrialde baten ari zela... Sentitzen dut, konponduta dago orain ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:32, 20 Otsaila 2007 (UTC)

PD: Orain ikusi dut PD mezua, aurretik ez naiz konturatu :P Mila esker. Ba egia esan oso pozgarria da prentsan horrelako albisteak azaltzen hastea, oso lagungarria izan daiteke Wikipediarentzako. Hala eta guztiz ere, nahi baino gutxiago nabaritzen da prentsan agertze hori. Ostegunean Garan albistea eta elkarrizketa azaldu zen, igandean Radio Euskadin aipatu zuten, eta atzo Euskadi Irratian. Suposatzen dut bisita eta irakurle kopurua igoko zela, baina jendea parte hartzen hasteko denbora gehixeago beharko dela. Batzutan pentsatzen dut jende berria hasteko erraztasun gehiago jar genitzakeela, laguntza orrialdeak eskuragarriago jarriz edo... askok ez dute jakiten non dauden eta. Zerbait bururatzen bazaizu... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:40, 20 Otsaila 2007 (UTC)

"Euskara ere wikipedia eta blogosferaren alde!" aldatu

Arratsalde on, Theklan. Janire Rodriguez naiz, euskal filologiako ikaslea, Deustuko Unibertsitatean. Kontua da mahai-inguru bat prestatzen nabilela Euskal blogosfera eta wikipediaren gainean. Prest egongo zinateke parte hartzeko? Mahai-ingurua Deustun izango da, martxoaren 8an, goizeko 11:30etatik 12:30ak arte. Aldez aurretik eskerrik asko.-- Janire Rodriguez (zure erantzuna hemen utzi); 16:01, 27 Otsaila 2007 (UTC)

Arazotxo bat aldatu

Nere erabiltzaile orrialdea eraldatzerakoan arazotxo bat suertatu zait taulak jartzerako unean eta ez dakit nola konpondu. Ahal duzunean lagundu ahal banauzu eskertuko nizuke.Mila esker. Nafarroa-lankide orrialdea

"Theklan/2007ko otsaila" erabiltzailearen orrira bueltatu.