Lankide eztabaida:Theklan/2007ko azaroa

Harluxet aldatu

Kaixo Theklan! Bai, gogoratzen dut horretaz hitz egiten egon ginela; baina Harluxeten gunean bertan, inon jartzen al du Creative Commons lizentzia bat erabiltzen dutela? Eta zein Creative Commons lizentzia da? Lizentzia motaren arabera, litekeena da GFDLarekin bateragarria ez izatea, adibidez ez-komertziala baldintza badu... horretaz guztiaz badakizu zerbait? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:43, 30 Urria 2007 (UTC)

Almazán vs. Almazán aldatu

Perdona las molestias, no lo sabía. ¿Existen acentos en euskera? --Chabi 19:34, 30 Urria 2007 (UTC)

Koordenatuak aldatu

Kaixo, Theklan! Koordenatuekin gora eta behera ibili zarenez, zuri galdetu nahi nizun hurrengo zalantza: Koordenatuetan zergatik ez daude segundoak? Izan ere, segundoak jarri gabe, koordenatuak ez dira batere zehatzak (esate baterako, Barakaldo ibaiaren beste ertzean dago). Hala ere, Lapuebla Labarkan segundoak jarri ditut, baina orduan, koordenatuen gainean sakatzerakoan ez zait mapa irekitzen. Argituko al zenidake zerbait? Eskerrik asko. --Unai Fdz. de Betoño 16:38, 31 Urria 2007 (UTC)

Barkatu, oraintxe sartu naiz berriro, eta oraingoan bai sartzen dela mapan. Beraz, galdera bakarrik izango zen ea zergatik ez diren segundoak sartu herri gehienetan. --Unai Fdz. de Betoño 16:40, 31 Urria 2007 (UTC)


irudiak jartzen aldatu

Kaixo! ikusi dut beste wikipediako orrietan irudiak agertzen direla baina ere herrikoak, arriak... ta abar. Nola jartzen dira ba irudi berriak wikipedian? -   bengoa    eztabaida    ekarpenak    eposta      22:48, 2 azaroa 2007 (UTC) ongi izan!

kaixo bengoa naiz eske ez dakit zer egin dudan eztabaida orrian mezedez jarriko al zenidake zegoen bezala? mezedez ez dakit zer egin dudan bengoa

Zorionak aldatu

Ba hori, irabazi'ok eta , zorionak neure partez! Aitortu behar joat, nahiz eta askorik ez aitu, gauza batzuk gustura irakurtzen ibili nok hire artikulutik. Izarrik ez joat jarriko hamen, nahikoa'ok eta lehiaketaren sariarekin. Ondo izan eta ikusiko gaittuk agian bihar!--Janfri; idatzi lasai 20:40, 6 Azaroa 2007 (UTC)

Zorionaaak, bai!!! --Unai Fdz. de Betoño 22:14, 6 Azaroa 2007 (UTC)

nola ezan duzu ez idasteko aldatu

A bale. Nola esan didazu ez jartze ezer beste IP batzuetan jarri dut nirean barkatu lehena gaitik

Duda eztabaida orriarekin aldatu

Arrastion Theklan! Galdera bat daukat: Behin eztabaida-orria luzatzen hastean, nola egiten da kronologikoki ordenatu eta eztabaida orria garbitzeko? Susmoa dut, mugitzea izango dela beste izen bat jarriz, adibidez: janfrieztabaida(hasierakoa) eta gero esteka bat jartzea, baina nahiago dut galdetzea Mac Gyver-ena egitea baino lehen badaezpada ere... Eskerrik asko aldez aurretik. --Janfri; idatzi lasai 15:12, 7 Azaroa 2007 (UTC)

Eskerrik asko.--Janfri; idatzi lasai 15:57, 7 Azaroa 2007 (UTC)


Euskal WikiAtlasa aldatu

Aupa Theklan! Ikusi dut zelan jarri duzun udalerrien wikiproiektuko eztabaidan Euskal WikiAtlaserako laguntza eske mezu bat. Ni prest egongo nintzateke laguntzeko, baina ze eratako laguntza litzateke? Nola lagundu ahalko lioke wikiproiektuak atlasari? Hau da, esplizituki esanda, zer egin behar da bertan hobetzeko?--Janfri; ze?   08:31, 12 Azaroa 2007 (UTC)

Konderriak aldatu

Aupa!! Wikiproiektuarena banekien, baina hainbeste dago egiteko ... normalean hutsuneren bat ikustean idazten dut. Aukeratzekotan, uste dut badaudela beste arloek nire artikuluak gehiago behar dituztenak.

Bestetik, agian txantiloia erabiltzea errazago den, baina gaztelaniako es:Wikipedia artikuluetatik euskaratzen nabil eta han txantiloirik erabiltzen ez dutenez, ez dut ezta gogoratu ere egin.

Eskerrik asko eta ea administratzaile berria zaren!!-- Marklar2007 16:34, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Administratzaile izendapena aldatu

Zorionak, erabaki den bezala administratzaile zara une hontatik aurrera Janfri lankidearekin batera. Euskal Wikipedia ondo eramango dugulakoan, nahi duzuenerako gaude TXiKi eta ni. Zorte on eta eskerrik asko. Kabri, (erantzunak hemen)   20:17, 18 Azaroa 2007 (UTC)

Auzo infotaula aldatu

Mila esker, saiatuko naiz Arrasaterekin egiten. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:44, 19 Azaroa 2007 (UTC)

Nik ere begiratu dut TXiKiri emandako erantzuna, interesa baitut auzoen koordenatu eta kokapen mapen kontu horrekin. Zeozer galdetzekotan izatekotan zuri galdetuko dizut jeje. Dena dela, oso ideia interesgarria deritzot, batez ere Baztan moduko udalerri handietan. Ondo izan (ni ere saiatuko naz Getxogaz egiten)--Janfri; ze?   18:53, 19 Azaroa 2007 (UTC)

Zorionak! Administratzailea zara aldatu

orain administratzailea zara? ene! zorionak! Banekien ba ni, zuk euskarasko wikipediara laguntza asko eman duzu zorionak!

berberia makakoa aldatu

A ze sustoa! Pentsatu dut dena borratu zenuela, gero irakurri dut gramatika eta ortografia obetu behar del, irakurri behar dut guztia gehiago! A aizu, zorionak, ez naiz egon aste bat edo bi konektauta eta ez dut jakin administratzailea zarenik, zorionak!--Bengoa 15:58, 21 Azaroa 2007 (UTC)

Beno, sinatu egin dut zeren gustiek ori egiten duzue, zergatik nik ez, ezta? (pentsatu dut) bai, onartzen dut ez dudala euskara perfekzioarekin menperatzen, baina intentatzen ari naiz berberia makako arena egin dut zeren lankidea banaiz ba lankide bat bezala lan egin behar dut. Eta txikitan egin nuen lan bat ikusi dut, eta pentsatu dut: euskarasko wikipediak ez dauka ezta tximino orrialdea ezta Macaca sylvanus orrialdea, orduan egin dut, beste gauza bat, orain idatzi dudanaren behean nago, esan nahi dut idatzi dudana, eta ez du behar sinadura jartzea baina idasten dudanean lankide baten eztabaidan sinadura jartzen dut ala jende gustiak daki ni idatzi dudala?

ondo izan zu ere

ba al dakizu gaur wikipedian hilabete bat daramala?

baina ez dudana ulertzen da formatuarena, nola jarri behar dut ba? gaur egin nahi dut ze ez daukat denbora beste egun batzuetan orduan ze formatu jarri behar ditut? ba al dago argaskirik?...


begira, egin dut taulatxo ori, aizo, oraitxe berta egin duzu zuk primateena, ez du denbora ematen!

Espainiako udalerriak aldatu

Aupa! Interesgarria da komentatzen didazun zerrenda hori. Orain arte gaztelaniazko Wikipediako ranking honetan oinarritzen ari nintzen udalerri populatuenak sortzen joateko, baina zurea zabalagoa dela dirudi. Gaztelerazko zerrendakoekin amaitutakoan zure zerrenda ere kontuan izango dut.

Bestalde, jada ez naiz Bartzelonan bizi :/ Handik ibili nintzen iraila aldera arte, baina Arrasaten bueltan nago orain, eta agian Madrilera joango naiz urte hasieran-edo... baina bitartean EHn nabil. Ea beste noizbait koinziditzen dugun. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:53, 22 Azaroa 2007 (UTC)

datu taula aldatu

kaixo theklan! nire datu taulan izenburua erdian dago eta ez du uzten beste guztia irakurtzea, zer egin behar dut guztiek daukaten moduan egoteko? denbora baduzu zeuk egin, ni liatzen naiz ta!

--bengoa, idatzi ezazu emen 15:22, 23 Azaroa 2007 (UTC)

artikuloak aldatu

baina zer dira artikuluak? nik orain gehiago sahiatzen ari naiz wikipediari laguntzen lehen baino, gainera txantilioi bat egin nahi dut, internet explores erebiltzen dutenentzat baina ez dut aurkitzen non irakasten den txantilioi bat egiten

--bengoa, idatzi ezazu emen! 15:39, 23 Azaroa 2007 (UTC)

lankide orrialdea gero aldatu

Ulertu dizut Orain wikipedian artikulu eta txantilioi eta gehiago egingo ditut eta lankide orrialdea beste egunerako, ezta? esate baterako txantilioi bat egin dut:lankide batek internet explorer erabiltzen du (jartzeko hau jarri behar da {{lankide:internet explorer}} ongi izan!--bengoa, idatzi ezazu emen! 17:37, 24 Azaroa 2007 (UTC)

Euskal Wikiatlasa aldatu

Bai, pentsetan ari naz agian beste itxura emotean baitte atlasari, zer edo zer erakargarriagoa. Baina ez naz omegia txantiloigintzat eta beraz alde batera utzi dut. Dena dela, buruan dut interesgarria izan daitekeen artikulu bat (Zuberoako Holtzarteko arroila), gero Irunberrikoa egiteko-edo. Itzultzen saiatzen ari naiz frantsesetik, baina zelatan ez nazen oso abila frantsesez eta osagai karstikoetan galdu egiten nazen ba... Dena dela, argazkien kontua nik egingo nukeena da argazki kopuru bat jarri (8 esate baterako) eta lankide bakoitzak hilabeteko lau argazki desberdini botoa emoteko aukerea emon (bat asteko). Holan, botu gehien deukiezenak izengo lirateke aukeraturiko argazkiak. Zer deritzozu?--Janfri; bai esan?   09:50, 26 Azaroa 2007 (UTC)

Gustatu zait bai eta bozkatzen hasi naiz jada. Baina, pentsatu dut bakarrik [[Lankide:Janfri|Janfri]] moduan egitea bozketak wikiatlasean, ez izorratzeko aukera desberdinetako zabalerak--Janfri; bai esan?   10:33, 26 Azaroa 2007 (UTC)
Pentsatu dudana da (agian larregi flipatuta), Euskal Wikiatlasean, geografia gaiak jartzeaz gain (ibaiak, mendiak, udalerriak, gazteluak...) historia, hizkuntza, biografia desberdinak... moduko gaiak atxikitzea. Agian aparteko atari batean (Euskal Herriko historiaren ataria, esaterako) edo agian Euskal Herriari buruzko mega-atari bat. Jakin badakit lan handia dela, baina beno, hor dihardugu (nik behintzat) euskal gaiei buruz idazten. Zer deritzozu?--Janfri; bai esan?   18:50, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Bai, baina kontuan izan behar da lau friki garela aktibo gagozenak eta klaro, lan handia dago egiteko. Baina argi daukat euskal wikipedian euskal gaietan izan behar duela erreferente eta gai "unibertsaletan" eduki duina izanda nahikoa dela (azken batean, nahita edo ez, gai zientifikoetan beti egongo gara Ingelesezko wikipediaren atzean). Beraz bai, jende gehiago lotu beharko litzateke, pena da, baina Wikipedia lehiaketa aurretik zein ostean, lankide berberok jarraitzen dugu lanean; batek berak ere ez du jarraitu aktiboki ekarpenak egiten (hots, sariagatik bakarrik hartu dutela parte).

Saiatu beharko da beste nonor bilatzen (euskal) gai berriak jorratzeko, baina ez gaitezen engaina, izpiritu militante apur bat izan behar da eta gero eta gutxiago dago gure gizarte honetan... Pentsatuta daukat nik zerbait egitea 25.000 artikulutara heltzean (iritzi artikulua, hitzaldiren bat edo...) Baina ez dakit arrakastarik izango duten lankideak lotzerako orduan... Buf, zelako txapa ez?--Janfri; bai esan?   19:37, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Irudi batzuk aldatu

Aupa Theklan. Euskarazko Wikipediako irudien mantenua egiten ari naiz, duela hilabete batzuk fitxategi guztiak commonsera igotzea erabaki genuela-eta. Horien artean badaude zuk igotako 4 irudi; Altsasuko armarria ezabatu beharko dugula uste dut, baina badaude CC lizentziapean jarri dituzun bi argazki. Jarriko dituzu Commonsen? Horren ondoren hemengoak ezaba ditzakezu. Milesker! 15:31, 26 Azaroa 2007 (UTC)

txantilioi sinadura aldatu

Pentsatu dut saila izango zela guztia behin eta berriro idaztea eta fabore bat bezala txantilioi hori egitea baina nola ikusten dut ez zaizula gustatu borratu al dezakezu

Agur Theklan! aldatu

Agur,

We would greatly appreciate it if you could help us creating an .eu-language Wiki-entry corresponding to the PIP:

http://es.wikipedia.org/wiki/Partido_Independentista_Puertorrique%C3%B1o http://en.wikipedia.org/wiki/Puerto_Rican_Independence_Party

Mila esker!!!

sinadura aldatu

Baina zuk --~~~~ idazten duzu eta zuk daukazun sinadura agertzen zaizu? nik hau jartzean —~~~~ bakarrink bengoa naizela eta ze ordutan egin dudan jartzen dit.

Zaiatzen ari naiz artikulu batzuk egiten, eta egingo ditut baina zein da nire hobespena? beno, ez zait inporta zein de hbespena, zaiatuko naizz artikulu gehiago egiten, beste gauza bat, ikusi dut lankide:imagaa ez duela eztabaida orria ikusten eta zuk or idatzi diozu, orduan ni bere lankide orrialdean jarri diot bere eztabaida orriaren lotura bat, gero borratuko dut. agur!--bengoa 18:28, 27 Azaroa 2007 (UTC)

akatsak aldatu

Ongi! Firefox badaukat baina ez dakit erabiltzen oso ondo, bihar irakurriko dut xuxen-ena eskerrik asko! --bengoa 20:52, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Mendien kokapen mapa aldatu

Holtzarte artikulua egin berri dut baina, nik jarritako koordenatuak egokiak diren arren, kokapen mapan, behar baino iparralderago agertzen da (berdin gerta zitzaidan Arthanolatzerekin) maparen koordenatuen kontuez ez dakidanez ezer, botako diozu begiratu bat ea ondo dauden edo? Izan daiteke ni ere okertuta egotea. Eskerrik asko aldez aurretik.--Janfri; bai esan?   21:48, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Erreferentzia ona izan daiteke. Bestela, hemen ikus zenezake beste era bat egiteko, Bizkaiko foru aldundiaren erreferentzia GPS sarearen webgunea da. Edo agian, errazena izan daitekeena zera da: Betsaide, EAEko hiru herrialdeek bat egiten duten lekua ere erreferentzia modura hartzea. Google Earthek dinosta 43º05'16,11''N 2º32'46,21''W koordenatuetan dagoela. Beno, guzti hau ezjakin batek eman ditzakeen aholkuen partetik diot, ez baitakit zelan doan koordenatuen asuntua, nahiz eta primerako ideia iruditu XD. Ondo izan.--Janfri; bai esan?   09:20, 28 Azaroa 2007 (UTC)
Saiatu naiz ni egiten Betsaide eta GPS sarearekin baina eztakit ezta nondik hasi ere...--Janfri; bai esan?   11:40, 1 Abendua 2007 (UTC)

Ikusi dut bai, beste artikulu batzuetan ere. Primeran geratu da!--Janfri; bai esan?   12:12, 1 Abendua 2007 (UTC)

Mila esker! aldatu

Kaixo Theklan:

Eskertsu,

-Vizkarrondo albizu agur 03:38, 28 Azaroa 2007 (UTC)

Makako rhesus aldatu

Ba al dakizu nork borratu egin duen artikulu bat egin dudana makako rhesus buruz?, eske ez dakit zer gertatu den, nik ez dut jarri bandalismorik--bengoa 16:41, 28 Azaroa 2007 (UTC)

A bale, pentsatu dut borratu egin zela, denbora onetan rhesusari buruzko informazioa bilatzen zaiatu naiz eta agur!--bengoa 16:44, 28 Azaroa 2007 (UTC)

Nabarmendutako artikuluen inguruan aldatu

Kaixo Theklan! Nabarmendutako artikuluak beste Wikipedietan markatuta agertzearena badakit bot-aren bitartez egin daitekeela, beste norbaiti irakurri izan baitiot horren inguruan, baina nik ez dut sekula egin eta ez dakit zehatz-mehatz nola egiten den. Begiratuko dut.

Bestalde, argi dago gure Wikipedian ez dugula irudirik igotzen, eta ondorioz, irudiren bat nabarmendu bezala markatzekotan Commonsekoak markatu behar ditugula; horretarako aukera bat izan daiteke Irudi:... orrialde horiek sortzea, edo bururatzen zaidan beste aukera bat da nabarmendutako irudientzako Atari bat sortzea izan daiteke, eta bertan irudi galeriak ipini, Commonsetik hartutakoak, baina EHrekin edo euskararekin zerikusia dutenak. Bigarren aukera hau egokia izan daiteke agian jendea argazkiak Commonsen igo eta galeria berriak sortzera animatzeko agian, ezta? Atari honen barruan udalerrientzako orrialdeak egon daitezke; Commonseko orrialdeen moduko zerbait, baina euskaraz eta hemen. Agian Wikiatlasaren parte ere izan daiteke... ez dakit ba! Nola ikusten duzu hau? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:18, 29 Azaroa 2007 (UTC)

Bai, hobe da lasai hartzea, eta poliki-poliki egiten joatea, bestela gero oso zaila izaten da guztia mantentzea... Irudiari orrialde bat sortze horrek ez du irudia euskarazko Wikipediara ekartzen, irudiak Commonsen bakarrik egoten jarraitzen du, baina euskarazko Wikipediarentzako deskribapen orrialde bat sortzen da, hangoaz aparte. Horrek ez du inongo arazorik suposatzen, eta aukera ona izan daiteke beraz (nire ustez). –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:01, 29 Azaroa 2007 (UTC)
Ideia ona da. Azaleko nabarmendutako artikuluaren atalaren azpian jar daiteke, adibidez. Nigatik aurrera! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:57, 29 Azaroa 2007 (UTC)

Euskal WikiAtlaseko argazki proposamenei buruz aldatu

Aupa Theklan! Galderatxo bat: Foruen monumentuen argazkia aurretik proposatu zutelako kendu da? Eta hori nonbaiten ikus daiteke? Kuriositate hutsagatik... Ondo segi!! --Orereta (erantzunak) 20:00, 29 Azaroa 2007 (UTC)

"Theklan/2007ko azaroa" erabiltzailearen orrira bueltatu.