Lankide eztabaida:Theklan/2007ko abendua

Mendi infotaula aldatu

Iepa Theklan! Ikusi dut Mendi infotaula aldatzen ibili zarela. Bertan ordea, ez al dira koordenatuak jartzeko beste 3 leku egon beharko? Agian erratu naiz, baina EHko mendi infotaulan de, me eta se ere badaude.--Janfri; bai esan?   12:34, 1 Abendua 2007 (UTC)

Nik oraindik ez dut ulertzen zergatik {{Mendi infotaula}} txantiloian meridianoak jartzeko aukera, bertan dagoen kodean ez den agertzen (de,me eta se). Zerbait pasatu egin zait ala kodea ez dago ondo jarrita? Orain pentsatzen jarrita, txantiloigintzan hasi beharko dut noizbait.--Janfri; bai esan?   17:21, 1 Abendua 2007 (UTC)

erabiltzaile txantiloiak aldatu

Epa theklan! Ikusi duzunez erabiltzaile txantiloiak egiten ditut eta ez normalak, hpbeto egiten ditudanez erabiltzaile txantiloiak, horiek egin dezaket? ondo pasa! bengoa,idatz ezazu emen!bengoa 12:36, 1 Abendua 2007 (UTC)

Lugoarra aldatu

Hasi baino lehen kontsultau egin dot hiztegian: Lugoarra, coruñarra, pontevedrarra eta ourenseTARra.

--Patxi lurra 14:46, 1 Abendua 2007 (UTC)

Bai, batek daki zergaitik ete... Badakizu, Euskaltzaindiako bideak ulertzeko gaitzak dira... Ondo pasa asteburua!

--Patxi lurra 14:55, 1 Abendua 2007 (UTC)

artikuluak aldatu

eskerrik asko! oraitxe zaiatuko naiz hori egiten baina justu nengoen txantiloi bat egiten eta hori egin eta gero zaiatuko naiz zuk ezandakoa egiten eskerrik asko!idatz ezazu emen!--bengoa 14:52, 1 Abendua 2007 (UTC)

bai, nola ez nituen aurkitzen inbentatu egin ditut baina ala ere ezin dut begitatu alemaniarraz, EZ DUT ULERTZEN EZTA KAIXO,JAJA! horregaitik erderaz agian etortzen da, orain begiratuko dut--bengoa 16:05, 1 Abendua 2007 (UTC)beste gauza bat, nola gartzen dituzu arabierar letrak, nirean ez dator orrelakorik, bakarrik gure letrak erta zenbakian, nola egiten duzu?--bengoa 16:08, 1 Abendua 2007 (UTC)

berriz beste gauza bat, jada abendua da, orduan eztabaida artxibo honetan ez da itzegin behar, abenduarena egin behar duzu!

bide batez, barkatu asmatzeagaitik eta beste batez ez nekien artxiboarena barkatu--bengoa 16:14, 1 Abendua 2007 (UTC) baina ze interwiki?, eske ez naiz gogoratzen zer ziren, --bengoa 16:18, 1 Abendua 2007 (UTC) aaa oriek dira interwikiak, ikusi ditut hainbat eta hainbat orrietan baina ez nekien zertarako balio zuten, gainera gero ez dira agertzen, baina porsiakaso aldatu egin ditut--bengoa 16:32, 1 Abendua 2007 (UTC)

baina ni gezurra or ezan dut, ez emen, nire ama izkuntz euskera da, naiz eta ez itzegin ondo, eta ez ez naiz bibliotecarioa inon baina bai daukadala kontu batzuk beste wikipedia batzuetan zin egiten dizut inoiz gehiago ez dudala gezurrik ezango, baina ez dut emen ezan gezurra baizik eta wikipedia gazteleran. barkatuko al didazu berriz?, ez dakit ezta nola barkatzen didazun, oso ona zara, zu eta besteak barkatu berriz--bengoa 16:44, 1 Abendua 2007 (UTC)

Bengoaren inguruan aldatu

Bai, egia esan berak eginiko ekarpen guztien atzetik ibili behar da zuzentzen, eta datu faltsuak jarri baditu nahita (oraintxe bertan irakurri dut), merezi du blokeaketa. Bide batez esatea zuk berari proposatutakoa egokia iruditu zaidala, datuak ordezkatzeko ez baita behar hizkuntza maila altuegirik (bistan da ez duela euskara menperatzen artikulu osoagoak egiteko). Espero dut blokeaketak gogoetara bultzatzea, bestela...--Janfri; bai esan?   17:58, 1 Abendua 2007 (UTC)

Hola Theklan aldatu

Muchas gracias por la información, ya sospechábamos algo por el estilo, le ha puesto un mensaje a Lankide:Txo, creo que tambien en la vuestra. Aquí tambien entro pidiendo ser biblio y diciendo que era dos o tres usuarios diferentes, le tuvimos que avisar porque habia puesto el userbox de biblio en su pagina, ya lo quito. Gracias, te mantendre informado. Un abrazo. Ensada. 1/12/2007 22:16

Fair use aldatu

Iepa Theklan!
Ikusi dut Fair usearen gainean zer jarri duzun TXiKiren lankide orrian. Gure helburua bozketa serio bat egitea da laister orain arteko anbiguotasun honekin bukatzeko. Ni neu kontra nago baita, baina ikusiko da bozketan zer gertatzen den. Saiatu behar dugu bozketa horretan ahal bezain beste lankidek parte har dezaten, oso garrantzitsua izango baita euskal wikipediarako (nire ustez). Bideratuko dugu asuntua zubitik bueltan eta horrela jada urtea anbiguotasun gabe hasi ahal izango dugu. Ondo izan.--Janfri; bai esan?   21:58, 3 Abendua 2007 (UTC)

Azaleko Asteko irudia taulaz aldatu

Apa Theklan. Azalean asteko irudia agertzen den taulan, Irudi hau Euskal WikiAtlas atarian aukeratua izan da asteko argazki gisa jartzen du. Ez litzateke era egokia ondokoa izango?: Irudi hau Euskal WikiAtlas atarian aukeratu da asteko argazki gisa (edo aukeratu dugu). Uste dut euskaraz forma hori (joder, ez dut gogoratzen nola deitzen diren esaldi horiek!) ekidin behar dela. --Orereta (erantzunak) 12:05, 5 Abendua 2007 (UTC)

Hori da, pasiboa! Ez zitzaidan ateratzen... Ondo segi --Orereta (erantzunak) 14:30, 5 Abendua 2007 (UTC)

interwikiak aldatu

Kaixo! Lehen esan didazu interwikiak jartzeko baina bakarrik ingeleraskoak edo ere beste iskuntzatakoak jartzen ditut? Geroarte!--lankide:bengoa 12:21, 7 Abendua 2007 (UTC)

Nafarroako Erreinua eta Euskal Estatua aldatu

Argi dago bakoitzak historia nahi duen moduan ulertzen duela. 'Bakoitzak' esaten dudanean, jende arruntaz hitz egiten ari naiz. Historiak, zientzia bezala, aspalditik frogatu du inoiz ez dela euskal Estatua existitu. Nafarroari buruz kontatzen didazuna egia izan daiteke, baina Nafarroako Erreinua euskal estatua kontsideratzea ez dator errealitatearekin bat. Sabino Aranak berak inoiz ez zela Euskal estatua existitu onartu zuen, hor daude bere liburuak eta konprobatu daiteke. Erreferentziei buruz, bakarrik idazten dena gustatzen ez zaizunean eskatzen dituzula ikusten dut, Euskal Herria artikuluan gauza eztabaidagarri asko esaten direlako erreferentziarik gabe. Agur. Generalpoteito 12:48, 8 Abendua 2007 (UTC)


Andres Urdanetaren argazkia aldatu

Kaixo! Ea asmatzen dudan behingoz gauzak bere tokian jartzen... Urdanetaren artikuluan beste irudi batzuk sartzen ahalegindu nintzen eta idatzi zenidan... Urdaneta fraidea zen, baina hori baino denbora gehiagon KOSMOGRAFO, ABENTURAZALE, MARINEL, ESPLORATZAILE, JAKINDURIA HANDIKO GIZONA... izan zen. Ezin al dugu jarrita dagoen irudi hori aldatu? Zuk esandako tokian irudi berriak jarri nituen: Urdaneta-karbontzilo, Urdaneta marinela, Urdaneta-V. mendeurrena Zerbait egin al daiteke? Eskerrik asko!Koro 17:21, 10 Abendua 2007 (UTC)

Lonbardierazko Wikipedia aldatu

Aupa! Lonbardierazko Wikipediako lankide pare bat lagun ditut, eta bot-ak erabiliz fitxategitik artikuluak sortzen asmatzen ez zutenez, niregana jo izan dute laguntza eske, eta horrexegatik dira nik sortutakoak horietako asko. Egia esaten badizut ez zait aproposa iruditzen hainbeste artikulu era horretan igotzea, zirriborroz beteta gelditu delako 100.000 artikulutik gorako entziklopedia, baina hortik itxi nahi izatera...

Dena dela, euskarazko Wikipedian horrelako zerbait egitea ez zait oso aproposa iruditzen; Estatu Batuetako 50.000tik gora udalerriren artikuluak igotzea-eta... hala eta guztiz ere ez dakit zerbait aprobetxatzerik izango ote genukeen, nik fitxategiak ez dauzkat jada! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:59, 11 Abendua 2007 (UTC)

Alkatetzako telefonoak aldatu

Aupa, lagun. Konturatu naiz telefono zenbakiak ezabatu dituzula Musakola sarreran. Hasi berria naizenez Wikipedian, eskertuko nizuke azaltzea zergatik egin duzun hori, nik ere jakin dezadan arazoren bat ote dagoen horren atzean. Esango dizut horietako bi telefonoetatik, bat dela auzo alkatetzako bulegokoa. Bestea, baserrietakoa, partikularra. Mila esker aurretiaz.

Banderak aldatu

Eskerrik asko abisuagatik Theklan, erantzungo deutsiet. Pentsetan nuen hau aspaldi bukatu nuela eta dagoeneko ezabatuta egon beharko liratekeela baina enpin.--Janfri; bai esan?   20:31, 13 Abendua 2007 (UTC)

Giza anatomia aldatu

Kaixo Theklan. Badakit Gizaki artikulua osatzen ari zarela. Bertan, Giza anatomia atala gehitu diot, Giza anatomia artikuluaren loturarekin. Berez, leku egokia iruditzen zait hori. Horregatik jarri dut, ez ahazteko. Zuk nahi adina aldatu dezakezu, noski. --josugoni (erantzun hemen) 23:55, 15 Abendua 2007 (UTC)

Formatoak aldatu

Aupa Lagun: biziki eskertzen dizut gomendio, formato standarrak erabiltzeko. Baina arazo handi bat daukat: ez dakit nola erabili. Normalean denbora gutxirekin sartzen naiz Wikipediara, eta ekarpenak egiteko minutu gutxitan etekin handia ateratzea nahi izaten dut. Hau da harira noa, itxura gutxi landuz. Beti pentsatzen dut beste norbaitek taxutuko duela. Ez bota bronkarik baina, zeuk edo besteren batek hobetuko duzuelakoan nago. Hauxe da Crowdsourcing ezba? Ondo segi! Josi

Theklan: eskerrik asko iruzkinengatik. Saiatuko nauk baina... lagun gutxi izateaz gain, seguru euskal-wikipedista gehienak denbora gutxirekin ibiliko garela: ez duzu uste? Ondo segi Js

Gaztea aldatu

Oraim berriz Gaztea da. Aurreko "e" hori ezabatu dute azkenaldian. Irratian bertan gaztea esaten dute eta webgunea ere www.gaztea.com da. Kabri, (erantzunak hemen)   21:57, 18 Abendua 2007 (UTC)

kaixo, lankide baten urtebetetze txantiloia egin dut txantiloi:lankide liburua irakurtzen modora, gero zure lankide orrian ze liburu den jarri al dezakezu, baina urtebetetzearekin nirean probatu dut (aldaketa berrietan ez duzu ikusiko, aurreikuspena ikusi-ri eman diodalako) eta ez da agertzen, zer egin behar dut konpontzeko? Besterik ez, ondo pasa--bengoa 16:09, 19 Abendua 2007 (UTC)

Bengoaren blokeoa aldatu

Egunon Theklan!

Ikusi dut zelan Bengoa blokeatu duzun, Copyright eskubide bortxaketa bat eta gezurretan ibiltzeagatik. Kontua da, zuk estekaturiko artikulua (Elementu Anaforikoak Eskolako testuetan) arin-arin eta diagonalean irakurri dudala eta ez dudala ikusi artikuluko testurik, arintasunagatik ziurrenik. Esango zenuke mesedez, testuko zein orrialdetan dagoen copyright bortxaketa hori? Hori jarrita, gogoratu baita artikulua bera ere ezabatu beharko litzatekeela, edo norbaitek moldatu. Egun ona izan.--Janfri; bai esan?   09:10, 20 Abendua 2007 (UTC)

Ados. Ikusiko da ea azkenean zer egin Bengoagaz... PS (off-topic): Gero eguerdian Leioan izango zara edo?--Janfri; bai esan?   09:19, 20 Abendua 2007 (UTC)

MediaWiki aldatu

Aupa Theklan!

Ikusi dut ibili zarela noizbait Wikipediko MediaWiki kontuak aldatzen. Nire galdera da, nola dakizu zein den zer? Nik badakizkit gauza pare bat edo, baina zuk gidaren bat edo erabiltzen al duzu kontua maneiatzeko? Ze nik SiteNotice, Portal, eta ezer gutxi gehiago...--Janfri; bai esan?   09:18, 21 Abendua 2007 (UTC)

"Sortu" txantiloia aldatu

Aupa! Sortu txantiloiari buruz (artikulua sortu gabe dagoenean agertzen dena), oso ideia ona iruditu zait, eta egin duenari (zu izan zara?), zorionak! Horrekin batera, iruditzen zait estilo aldetik bizpairu kontu hobetu daitezkeela:

  • Kontuan izan ere horren ordez ere bai, halaber, edo besteren bat jartzea.
  • Ezabatuak izan daitezkela: daitezkeela jarri, eta forma pasiboa ekidin.
  • Berdin agian ezabatua izan da (pasiboa).

Ni horietaz konturatu naiz. Gauza da ezin dugula erabiltzaile arruntek aldatu (nik ez dakit, behintzat); eta zu administratzailea zarenez zuri komentatzen dizut... Esango didazu. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 18:21, 24 Abendua 2007 (UTC)

Primeran. Esaldi horiek liosoak dira, bai. Azken kontu bat: azkeneko esaldian administratzaileren bateN, jartzen du, eta bateK izan behar luke. Eta esaldi honetan: Artikulu hutsak edo informazio minimoa dutenak ezabatu(ak izan) daitezkeela zirriborro bat izatera ere heltzen ez badira; nik parentesi artean jarritakoa kenduko nuke (pasiboaren kontu horrengatik). Barkatuko didazu, hizkuntzarekin ez naiz hain maniatikoa izaten, baina tira... Aio! --Orereta (erantzunak) 18:40, 24 Abendua 2007 (UTC)

Gaztelu infotaula aldatu

Iepa Theklan!

Ideia bikaina gaztelu infotaularena. Galdera bat bakarrik, herrialdea jartzeko EH-NA jarri behar da eta gero Nafarroa agertuko da banderatxoagaz ala zuzenean [[Nafarroa]] jarriko dugu eta lixto?--Janfri; bai esan?   22:27, 26 Abendua 2007 (UTC)

Imajinatzen dut jakinean egongo zarela, baina infotaulan ez dira koordenatuak esplizituki agertzen, konpotzerik edo ba al dago?--Janfri; bai esan?   22:33, 26 Abendua 2007 (UTC)
Izenburu-letra tamaina aldatu diot, gazteluek normalean izen luzeak baitituzte (mendiak baino gehiago behintzat) eta hobeto ikusteko. Bestela, Agramondarren gaztelua agertzeko... jai daukagu.--Janfri; bai esan?   22:35, 26 Abendua 2007 (UTC)

Turkiako probintziak aldatu

Kaixo Theklan. Egia esan, orain oporretan nagoenez, denbora gutxi xamar pasatzen dut ordenagailu aurrean. Horregatik denbora gutxi daukat euwikiari eskeintzeko. Oraingoz nahiago dut zuzenketa txikiak egitea, Turkiako probintzien artikuluak sortzea baino. Hala ere, urtarriletik aurrera, saiatuko naiz zerbait aurreratzen, nahiz eta asteko herrialdea ez izan... Ondo segi. PS: Zorionak wikilehiaketan saria irabazteagatik! (ez nizun ezer esan, ez baituku harrez geroztik hitz egin, baina orain da unea...)--josugoni (erantzun hemen) 23:07, 26 Abendua 2007 (UTC)

Gabon Theklan! Egia esan denbora gutxi kostatzen zait artikulu horiek egitea eredua izanda testu-editoreen Reemplazar texto aukerari esker :) Agian modu azkarragoren bat egon daiteke baina oraingoz ez dut ezagutzen.
Boli Kostako probintzien artikuluak sortu aurretik Turkiakoak idazteko zorian egon naiz, baina bada ezpada ez dut ezer egin. Pentsatzen nuen lanean egon zintezkeela eta ez nuen enbarazurik sortu nahi. Baina tira, animatu naiz. Koordinatuz gero ederki asko aritu gaitezke elkarlanean. Adibidez, nahi izanez gero behetik gora has naiteke probintzia eta barruti horien artikuluak sortzen. Tximist - Zer berri? 21:28, 27 Abendua 2007 (UTC)
Ados ba! Mila esker. Zeozer gaizki egiten badut, zerbait falta bada edota laguntzerik nahi izatekotan eskatu lasai. Tximist - Zer berri? 21:45, 27 Abendua 2007 (UTC)

Republic of Korella aldatu

Kar, kar, oso ona! :-) --Unai Fdz. de Betoño 14:45, 28 Abendua 2007 (UTC)

K–T boundary aldatu

Gabon Theklan! Ziur aski arrazoia izango duzu, horrela ikasi baduzu. Egia esan, artikulua oso garatua ez zegoenez eta ingelesekoan K–T boundary izena zuenez, ba horrelaxe ipini dut. Ziur bazaude gaizki dagoela, aldatu lasai asko... Bide batez eta biharko partez: Urte berri on! --josugoni (erantzun hemen) 23:31, 30 Abendua 2007 (UTC)

Argazkien bozketak aldatu

Ados.--Assar 08:47, 31 Abendua 2007 (UTC)

"Theklan/2007ko abendua" erabiltzailearen orrira bueltatu.