Rcarranzaugarte
Ongi etorri, Rcarranzaugarte, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
«Mirandaolako Santikutz baseliza» artikulua
aldatuAupa, Ricardo. Zure koordenatuen edizioa atzera bota dut, nik dagoeneko koordenatu egokiak jarri nituelako atzoko edizio honen bitartez. Mikelen eztabaida orrian ohar bat utzi nuen, koordenatu horiek nola lortu nituen. Zuk jarritako koordenatuak Legazpiko herrigunearen erdi-erdikoak dira, eta ez baselizarenak.
Legazpiko ereserkia jartzeari dagokionez, artikulu horretan txertatzeko arrazoirik ez dut ikusten: Legazpiko ereserkia denez, Legazpiri buruzko artikuluan agertzea dagokio. Ereserkiaren testuan baselizaren aipamenik egingo balitz, hori ere aski arrazoi litzateke artikuluan aipatzeko, baina ereserkian burdinola eta gurutzea dira aipatzen direnak. Beraz, ereserkia aipatzeko arrazoirik ageri ez denez, zati hori ezabatu dut, artikulu horretan agertzea ez dagokiolakoan.
Gainerakoan ederki ari zarete artikulua eratzen, eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2014-12-10, 09:20 (UTC)