Porrumentzio
Ongi etorri, Porrumentzio, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Loturak aldatu
Kaixo! Ongi etorri Wikipediara, eta eskerrik asko Txikipedia hedatzen laguntzeagatik! Gauza bat aipatu nahi nizun: Wikipedian artikulu bat artikulutzat hartzeko gutxienez lotura bat izan behar du beste artikulu batera. Laguntza behar baduzu, esan lasai, horretarako gaude! Theklan (eztabaida) 19:11, 11 urtarrila 2024 (CET)
- Kaixo Theklan! Lasai, nire atzetik beste batek ematen dielako formatua nik argitaratutako orriei. EHUko Itzulpengintza ikaslea naiz eta itzulpen praktikak egiten nabil, Txikipedia osatzeko; hortaz, niri itzultzea besterik ez dagokit, eta gero Koldo Bigurik formatua ematen die eta, segur aski, loturak jarri ere.
- Hala izanda, ez dago arazorik, ezta? Porrumentzio (eztabaida) 19:39, 11 urtarrila 2024 (CET)