Ongi etorri, Piarres, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Hasierako arazoak aldatu

  • Nola igo irudiak? Edo hobe da commons-en dagoeneko dagoen irudi bat ipintzea? (Cisco enpresari buruzko artikuluan, ekipo baten argazkia jarri nahiko nuke, bedin zait dagoen bat erabiltzea edo nik egindako argazki bat igotzea) Piarres 17:26, 24 Azaroa 2008 (UTC)
Nahi duzuna egin dezakezu. Jada dagoen bat erabili, edo zuk duzun irudi bat igo (lizentzia askekoa bada). Igotzeko, izena eman beharko duzu Commonsen. Galdetu lasai. --Unai (esan) 17:34, 24 Azaroa 2008 (UTC)
Kontuan izan euskal wikipediara ezin direla irudiak igo, zuzenean Commonsera igo behar dituzu. Beste gauzatxo bat: eztabaida orokorrak normalean txokoan egiten dira (ezkerreko menuan bigarren aukera da), eta beste norbaitekin zuzenean aritu nahi baduzu, beste horren eztabaida orrian idatz ezazu iruzkina; gero beste horrek zure eztabaida orrian utziko dizu erantzuna. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 18:16, 24 Azaroa 2008 (UTC)
Argazki hau jartzeko zein izango zen modu zuzena? (http://commons.wikimedia.org/wiki/Image:Coreswitch_(2634205113).jpg)
Bide batez ikusi dut beste wikipedietako askotan cisco beharrean "Cisco systems" erabiltzen dutela? Zein hobetsiko zenukete euskarakon? Eta "Cisco systems" balitz nola aldatu daiteke hori? (Barkatu galderak baina lehenengo artikulua da eta ahalik eta txukunen egiteagatik dira zalantzak)
Orduan horrelako galderak txokoan egin beharko nituzke?

Irudia jartzeko, irakurri hau: Laguntza:Irudiak. Artikulu baten izenburua aldatzeko goian duzun "mugitu" botoia sakatuz egiten da. Nik Cisco Systems jarriko nuke, besteetan hala dagoelako. Galdera pertsonalak (pertsona bati zuzendutakoak) lankidearen eztabaida-orrian egiten dira; galdera orokorrak (wikilari guztioi zuzendutakoak), berriz, Txokoan. Izan ondo! --Unai (esan) 19:08, 24 Azaroa 2008 (UTC)

Cisco Systemsera igarotzeko egin behar zenuen bakarra goian dituzun loturetan "mugitu" ematea da. Ikusiko duzu goian "artikulua" "eztabaida" eta horien eskubian dagoela. -Theklan · ezt  · @   21:40, 24 Azaroa 2008 (UTC)
Niri ez zait mugitu fitxa hori agertzen, milesker aldaketa egiteagatik.

Suebaki aldatu

Arrazoia! Aldatuko duzu? --josugoni (erantzun hemen) 12:59, 25 Azaroa 2008 (UTC)

Mumbai aldatu

Kaixo Piarres! Gomendio bat baino ez. {{Orokor udalerri}} erabiltzea baino {{Hiri orokor infotaula}} erabiltzea gomendatzen dizut... osoagoa da eta ez dira gauza guztiak jarri behar. Ondo segi! -Theklan · ezt  · @   01:14, 1 Abendua 2008 (UTC)

Urpekaritza aldatu

Kaixo Piarres. Nik ez dut aldatu Nitrox artikuluko kategoria. Zuk hasieratik jarri zenuen Kategoria:Urpekaritza, Urpekaritza artikuluan bezalaxe. Egin nuen gauza bakarra kategoria bera sortzea izan zen. Horretarako, bi kategoriatan sartu nuen: Ozeanografia eta Kirolak. Beste wikipediatan ere horrelaxe dagoela uste dut (ggb). Baina beste sailkapen hobe ikusten baduzu, aldatu lasai edo besteoi galdetu. Eta, zuk esan bezala, ea urpekaritza saileko artikulu kopurua eta kalitatea hazten doazen! --josugoni (erantzun hemen) 21:43, 5 Urtarrila 2009 (UTC)