OIp.carril
Ongi etorri, OIp.carril, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Dagoeneko Salburuko parkea artikulua bada
aldatuhttp://eu.wikipedia.org/wiki/Salburuko_parkea orrialdea sortuta dago, http://eu.wikipedia.org/wiki/Salburuko_hezegune orria ezabatu eta beste bat aukeratu.
Kontuz egile eskubideekin
aldatu«Dermatitis» artikulura kopiatu duzu web orri honetako edukia. Eduki horren egile eskubideak Jabier Agirrek ditu (orri horretan sinatzen duenak, alegia). Beraz, legearen kontrakoa da haren baimenik gabe testu hori kopiatzea. Mesedez, ez kopiatu besterik gabe testu hori. Laburpen bat egin eta «Dermatitis» artikuluan jar dezakezu, betiere Jabier Agirreren testu hori iturritzat aipatuta. «Erreferentziak» atalean aurkituko duzu iturriak nola aipatu behar diren. --Xabier Armendaritz 2012-02-29, 14:28