Ruandako Gatazka

Ruandako gatazka Afrikako deskolonizazioan emandako gertaera ezaguratsu bat izan zen, 1950 hasi zen eta 1998an bukatu zen. Ruandarekin batera beste lurralde batzuk ere gatazkak izan zituzten:Aljeria, Maroko eta Mendebaldeko Sahara.

Fitxategi:OIi.larranaga
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/f/f2/Nyamata_Memorial_Site_13.jpg

Ondorioa Larrienak:

Ruandan hilketen eta gatazken eragile nagusiak ruandarrak izan diren arren, kanpoko potentzien eragina (Britania Handia, Frantzia eta Belgika)sarritan nabarmendu da, eta gertaera larrienean, 1994ko genozidioan, ere nabarmendu zen. Genozidioan 800.000-1.000.000 hildako izan ziren; gehienak, zibilak(Ruandan guztira 5.800.000 biztanle ziren).

Azken hamarkadetan, indarkeriazko barne-gatazkak izan dira Ruandan. Alderdi ezagunenak tutsien eta hutuen arteko (Ruandako tribuak) guduak izan ziren. Etnien arteko banalerroa ,ordea, ez da gatazkaren arrazoi bakarra izan: 1994ko genozidioahutu erradikalen eskuetan zegoen gobernuak piztu zuen, eta tutsiak adina hutu moderatu hil ziren; hain zuzen, arrazoi politikoengatik boterearen aurkariak zirena. Hala ere, hutuen eta tutsien arteko adiskidetasunak eta ezkontzak ere izan dira.

Mendebaldeko herrialdeek Ruandako gatazkan garrantzi nabarmena izan zuten eta dute. Belgika, potentzia kolonialak, hasierati erabaki zuen gutxiengo tutsiari pribilegioak ematea eta elite bihurtzea.

1995ean, Frantziak Ruandaren armamentu-hornikuntzarako akordio bat sinatu zuen. Era berean, frankofoniaren izenean, hutu erradikalen erregimen diktatoriala babestu zuen, ekintza onartezinak egiten zituzten arren. Haien aurkari tutsiak, Ugandako erbestealdetik zetozenak, anglofono bihurtu ziren. Gerard Purnierren ustez Frantzia genozidioaren "katalizatzailea" izan zen.