Maitediosdado
Ongi etorri, Maitediosdado, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Yukawaren potentzia / Yukawaren potentzial
aldatuAupa Maitediosdado: Yukawaren potentzia izenarekin sortu zenuen artikulua Marklar2007 lankideak mugitu zuen Yukawaren potentzial orrira, izan ere artikulua potentzial bati buruzkoa da (gazteleraz ere Potencial de Yukawa da, eta ingelesez Yukawa potential). Beraz, berriro Yukawaren potentzia ezartzeko egin dituzun aldaketak desegin ditut, eta bide batez Marklar2007 lankidearen ekarpenak berreskuratu.
Edozein zalantza badaukazu galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:37, 5 maiatza 2020 (CEST)