Luis Goitiandia
Ongi etorri, Luis Goitiandia, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea
aldatuAupa Luis Goitiandia:
Behin eta berriro Partikula kargatu artikuluari mugatzailea jartzen diozula ikusita, ohartarazi nahi dizut Euskarazko Wikipediako politiken arabera, Irizpide orokortzat, artikuluen izenburuan -a mugatzailerik ez dela jartzen. Beraz, arrazoi berezirik ezean, artikuluaren izenburu egokia Partikula kargatu da eta ez Partikula kargatua
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:33, 7 abendua 2021 (CET)
- Barkatu. Erotzear nengoen. Aldatu eta aldatu eta berriro mugagabera itzultzen zen eta.
- Bide batez; artikulu hau itzulpena da. Ba al dakizu nola ekar ditzaket jatorrizko artikuluan (Charged particle) dauden erreferentziak? Luis Goitiandia (eztabaida) 19:50, 7 abendua 2021 (CET)
- Aupa Luis Goitiandia: artikulua Content translationekin sortzen denean (ez da hau kasua) itzultzaileak erreferentziak ere ekartzen ditu (oraindik askotan ez ditu behar bezala ekartzen) ; artikulua eskuz itzultzen denean (Partikula kargatu adibidez) erreferentziak ere eskuz sartu behar dira. Begiratu Laguntza:Erreferentziak, eta ahal duzunean Erreferentzia automatikoak erabili, asko erraztuko dizu lana. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:01, 7 abendua 2021 (CET)