Ongi etorri, Lima~euwiki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Adb el-Krim aldatu

Lasai, Lima. Horrelako gauzak gertatzen dira. Nik loturak-eta txukundu ditut batez ere, ez dakit zuk zein aldaketa egin duzun. Horretarako, artikuluaren goikaldean Historia dioen lekuan ikus daiteke (ez dut sakontasunez begiratzerik izan); "desegin"en emanez gero, zure aldaketak desegingo lirateke. Aldaketa handirik ez baduzu egin hala egin dezakegu; ados? Bestela, historialean begiratu, eta saiatuko naiz berriz txukuntzen. Beno, ez dakit askorik argitu dizudan... Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 13:24, 30 Azaroa 2007 (UTC)

Orainaldia aldatu

Kaixo, Lima! Gerra zikinaren kronologian zergatik jarri dituzu aditz guztiak orainaldian? Ez duzu uste iraganaldian hobeto leudekeela? --Unai (esaidank) 14:47, 5 Martxoa 2008 (UTC)

Gazteleraz orainaldi historikoa badago. Espainierazko wikipedian ikus daiteke adibide hau. Hala ere, Berria egunkariaren estilo-liburuak honakoa dio 26. orrialdean:
"Baina kontuz: euskaraz ez dago orainaldi historikorik. Beraz, kronologietan lehenaldia erabiltzen da, eta beste hizkuntzetako orainaldi historikoa, euskaratzeko orduan, lehenaldian eman behar da."
Gero adibide okerrak eta egokiak ematen ditu. Horra adibide bana:
Okerra: "1912ko abuztuaren 25a: Kuomitang eratzen dute."
Egokia: "1912ko abuztuaren 25a: Kuomitang eratu zuten."
Pentsatzen dut eripide hori jarraitu beharko genukeela. Ondo izan! --Unai (esaidank) 11:36, 8 Martxoa 2008 (UTC)

Irainak aldatu

Edozeinek egin ditzake horrelako aldaketak, noski. Eskerrik asko, eta beste besarkada bat zuretzat! --Unai (esaidank) 11:47, 8 Martxoa 2008 (UTC)

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, agur! Capsot 14:27, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Rif / Arrif aldatu

Aupa Lima, artikuluaren sortzailea zarenez, eztabaida honetan parte hartu, mesedez. Bestela, badakizu, entzun eta isil, baiezko biribil. Ondo izan ---Marklar 09:32, 6 Urtarrila 2011 (UTC)

Gerra zikina aldatu

Aupa Lima! Azken boladan abandonatu samrra daukat Gerra zikina kronikaren inguruko jarraipena (bereziki azken gertaerak). Zerbait egin duzu zuk? Saiakera bat egin beharko genuko artikulo hauek hobetzen eta osatzen joateko. Lankide:Gorritxiki--Gorritxiki 09:47, 10 uztaila 2012 (UTC)

Your account will be renamed aldatu

01:14, 18 martxoa 2015 (UTC)

Renamed aldatu

06:53, 19 apirila 2015 (UTC)

Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 18:17, 9 iraila 2019 (CEST)Reply

Reminder: Community Insights Survey aldatu

RMaung (WMF) 21:46, 20 iraila 2019 (CEST)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu