Ongi etorri, Jaka14, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Plazagunea artikuluko irudiak aldatu

Kaixo, Jaka14: Plazagunea artikulua lantzen ari zarela ikusi dut. Artikuluaren eztabaida-orrian bere zuzentasunaren inguruko zalantzak agertu dituzte. Agian artikulu hori beste era batera idatzi beharko zenuke, propagandatzat edo spam-tzat hartua izan ez dadin. Nik beste kontu bat komentatu nahi dizut: Commons-era igotzen diren irudiak libreak izan behar dira, eta beraz, artikulu horretan jarri dituzun bi irudiek ere lege hori bete behar dute. Plazagunearen logoak lizentzia librea eduki behar du, edozeinek erabili ahal izateko moduan. Commons-en CC 3.0 BY-SA lizentzia esleitu diozunez, suposatzen dut jakingo duzula horrek zer esan nahi duen. Baita bigarren irudian agertzen diren logoek ere lizentzia horrekin erabil ditzakeela edozeinek. Hurrengo arte, eta eskerrik asko Wikipedia eraikitzen laguntzeagatik.--Assar; (erantzun hemen) 14:45, 30 Abendua 2008 (UTC)

Plazagunea aldatu

Hasi baino lehen, ondo etorri!. Neuk hasi nuen eztabaida zuk idatzitako artikuluan. Alde batetik, neutraltasunari buruz ikasi nahi baduzu, irakurri ingelesez en:Wikipedia:Neutral point of view edo gaztelaniaz es:Wikipedia:Punto de vista neutral (ahal baduzu hobeto ingelesez, euskaraz oraindino artikulua idatzeke dago eta).

Bestetik, eduki entziklopedikoa den jakiteko ingelesez en:Wikipedia:Notability (organizations and companies) (euskaraz: nabarigarritasuna) irizpide erabiltzen da. Horrexegatik esan nuen Berrian behin baino ez dela agertu.

Badakit guzti hau nahaspilatsua izan daitekeela, baina tira, laguntzeko gaude eta. -- Marklar2007 18:42, 30 Abendua 2008 (UTC)