Itsasi
Ongi etorri, Itsasi, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Energia berriztagarriak
aldatuAupa Itsasi!
Lehenik eta behin eskerrik asko euskarazko wikipedian edukiak sortzera animatzeagtik. Ikusi dut Energia Berritztagarria artikulua sortu duzula. Bi gauza ditut esateko. Alde batetik, wikipedian badugula artikuluak idazteko formatu bat (irakurri goiko laukiko azalpen-orriak, tutoriala...) eta bestetik, gehienetan ezin dela beste webgune batzuetatik harturiko informazioa hitzez-hitz jarri, berau copyrightduna delako eta wikipedia honetan copyrightdun materialik onartzen ez delako. Egilearen baimena beharko zenuke, edo behintzat zuk webgune hori behin irakurrita, ideia bat egin eta zure hitzekin artikulu entziklopedikoa egitea. Azkenik, baina gutxienekoa, ikus ezazu titulua bera ere akatsduna dela. Baina zuk egindakoa (copyrightdun testuak jartzea) ezin da egin. Beste edozer nahi izatekotan, galdetu lasai.--Janfri; bai esan? 08:46, 12 Otsaila 2008 (UTC)
- Horrez gain, izenburua ez dago ondo. Eta nik beste hau begiratuko nuke, bertan energia berriztagarriak ere aipatzen direlako. Hala ere, uste dut gaiak artikulu osoa merezi duela, gehiago sakontzen bada... --Unai (esaidank) 08:53, 12 Otsaila 2008 (UTC)