Ongi etorri, Harkaitz DT, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 19:08, 23 maiatza 2022 (CEST)Reply

Antroponimia arloan egin dituzun aldaketak aldatu

Kaixo, Harkaitz. Kontuan izan ezazu Euskal Wikipedian onartua dugula antroponimia arloko politika bat. 2000. urtea baino lehenagoko euskal herritarren izen-deiturei dagokienez, «euskarazko izenak eta deiturak Euskaltzaindiak araututako eran emango ditugu». Adibidez, pertsona hori zuberotarra baldin bada, «Joan Filipe» idatziko dugu (euskal grafia), eta ez «Jean Philippe» (erdal grafia).

Politika horren kontra egin dituzun aldaketak desegiten ari naiz. Politika hori aldatu beharra dagoela baldin baderitzozu, proposa ezazu Txokoan; eta, euskal wikilarien artean aldekotasuna lortuta, zure proposamena aurrera ateratzen bada, politika aldatu eta gero, egin ahal izango dituzu aldaketa horiek. Bien bitartean, mesedez, ez egin halako aldaketa gehiago.

Eutsi goiari, eta segi Wikipedia hobetzeko lanean. --Xabier Armendaritz   2023-06-13, 09:16 (UTC) 11:16, 13 ekaina 2023 (CEST)Reply

Kaixo, Xabier, eta eskerrik asko abisatzeagatik! Aipatutako aldaketak Euskal Autoritateen Lantaldea (EAL) euskal autoritateen alorrean egiten ari den lanaren ondorio dira (ik. Wikiproiektu:Euskal autoritateak). Zuk aipatu bezala, Txokoan proposatuko ditugu autoritateak onartzeko orduan guk erabiltzen ditugun irizpideak.
Bien bitartean ez dugu aldaketa gehiagorik egingo, baina bai jakin beharko genuke zein diren desegin dituzun aldaketak.
Eskerrik asko, berriro ere! Harkaitz DT (eztabaida) 08:27, 14 ekaina 2023 (CEST)Reply