Ongi etorri, Gorka bereziartua, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Sinadura aldatu

Iepa Gorka!

Ikusten dut jada hasi zarela ekarpen gehiago egiten. Ea ba, kontua da, eztabaida orrietan, txokoan, sinatu egin behar dela. Era honetan, jakin dezakegu nork egin komentario hori gero erantzun ahal izateko. Horretarako, idatzitakoaren ostean, nahikoa da ~~~~ idaztea. Gogoratu hau, barne-komunikaziorako dela eta artikuluak ez direla sinatzen. Era honetan, zure komentarioaren ostean zure lankide izena agertuko da, komentarioa egin den orduarekin batera, honen ostean nire izenarekin agertzen den antzekoa. Ondo izan, eta edozertarako, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?   11:14, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Hori da! Primeran. Oso erabilgarria da jakiteko nork egin duen zein komentario, bozkatzerako orduan etab.--Janfri; bai esan?   15:55, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian aldatu

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

Kabri, (erantzunak hemen)   15:18, 5 Ekaina 2008 (UTC)