Lankide eztabaida:Gandalf Grisa
Ongi etorri, Gandalf Grisa, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Onak nabarmen lehiaketa martxan da Aldatu
Onak nabarmen lehiaketa martxan da. Helburua artikulu on gisa identifikatuta dauden batzuk nabarmen izatera eramatea da. Parte hartu eta irabazi Gabonetako saski ederra! |
Lehiaketan 1.000 puntu Aldatu
Kaixo Gandalf Grisa! ZORIONAK emakumeen biografien lehiaketan 1.000 puntu egiteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 10:40, 15 apirila 2020 (CET)
Martin eta Goenkale Aldatu
Martinekin zalantzak izan nituen nik ere. Nonbait irakurriko nuen 7 denboraldi izan zirela (edo agian 2003-2009 kalkulua egin nuen...).
Atalak sailkatzerakoan kredituei erreparatu nien, eta 13 atal izaten direnez normalean... Gutxi gorabeherako bat egin nuen. Baina ez nago ziur.
Aldatu dezakezu arazorik gabe!
PD: eskerrik asko Ama Paresiren datuagatik!--Telebista (eztabaida) 15:13, 10 ekaina 2020 (CEST)
Legealdiak eta hauteskundeak Aldatu
Kaixo! Zuri idazten dizut badakidalako gai honekin ari zarela. @Mr. Kortabarria: ere deitzen dut, ikusi dudalako gaia lantzen duela. Ari naiz Wikidatan hauteskunde datuak antolatzen, udal bakoitzeko datuekin eta abar, eta ikusi dut aukera dugula legegintzaldi bakoitzeko datuak hobetzeko. Agian Eusko Legebiltzarreko legealdi bakoitzak artikulu bat merezi du: mahaia, osaketa, lege nagusiak... zer iruditzen? Theklan (eztabaida) 20:30, 11 apirila 2021 (CEST)
- @Theklan: ondo iruditzen zait; badaude Nafarroako Parlamentuko legealdi batzuen artikuluak eginda, horiek erabili daitezke erreferentzia bezala. Ikusi dut sortu duzula egungo legegintzaldiko orrialdea. Izenburua aldatu diotː gobernuen orrialdeak eginda daude eta hor "legealdi" erabiltzen da "legegintzaldi" beharrean. Horretaz aparte, zer modutan erabil dezakegu wikidata? Oker ez banago legealdi infotaulan sartzen dira datuak Nafarroako legealdien orrialdeetarako behintzat-Gandalf Grisa (eztabaida) 01:17, 12 apirila 2021 (CEST)
- Beno, hainbat gauza egin daitezke. Hasteko, txantiloi automatiko bat ekarri dut katalanezko Wikipediatik,
{{hauteskunde infotaula automatikoa}}
. Oso ondo egiten du dena, ikusgarria da emaitza. Estandarizatzen joan gaitezke horrekin. - Bestetik, legealdi bakoitzean dauden parlamentarioak ondo jarri beharko genituzke. Eskema honakoa izango litzateke:
- Wikidatan legealdiaren datuak egotea
- Noiztik nora
- Mahaiaren osaketa zein den
- Wikidatan parlamentario bakoitzaren datuak eta zein legealdian egon den (aurreko legealdiak osatuta)
- Hauteskunde bakoitzaren ostean sortu den gobernua zein izan den jartzea.
- Wikidatan legealdiaren datuak egotea
- ...eta beste gauza asko! Theklan (eztabaida) 15:28, 13 apirila 2021 (CEST)
- Sartu ditut Wikidatan EAEko legealdi honetako legebiltzarkide guztien fitxak. Askok artikulua behar dute oraindik, baina pixkanaka ari naiz horrekin! -Theklan (eztabaida) 14:10, 17 apirila 2021 (CEST)
- @Theklan: Adosǃ Ni ere wikiproiektura batuko naiz, eta ahal dudan neurrian lagunduko dut-Gandalf Grisa (eztabaida) 12:28, 19 apirila 2021 (CEST)
- Sartu ditut Wikidatan EAEko legealdi honetako legebiltzarkide guztien fitxak. Askok artikulua behar dute oraindik, baina pixkanaka ari naiz horrekin! -Theklan (eztabaida) 14:10, 17 apirila 2021 (CEST)
- Beno, hainbat gauza egin daitezke. Hasteko, txantiloi automatiko bat ekarri dut katalanezko Wikipediatik,
Wikimedia Foundation research Aldatu
Kaixo,
Sam Walton deitzen naiz. Wikimedia Fundazioan egiten dut lan eta erabiltzaile-ikerketa abiarazi dugu Wikipediako editoreek nola ikertzen duten eta erreferentziak nola gehitzen dituzten ulertzeko. Ikerketa honek Fundazioaren etorkizuneko lanak gidatuko ditu bere ikerlanaren bultzaketa eta erreferentziatze lan-jarioaren esparruan.
Mezu hau jaso duzu ikerlanean, Wikipedian edukiak eta erreferentziak gehitzen aritzen zaretenon berri jaso nahi dugulako, zuen esperientziaren berri.
Euskal Wikipedian aritzen diren 5 editoreen feedback-aren bila gabiltza. Elkarrizketak 90 minutukoak izango dira, euskaraz eta Spiegel bideratutakoak, gure nazioarteko ikerketa kidea lan honetarako. Ez da ingelesik behar parte hartzeko.
Elkarrizketatzaileek zure ikerketa lanari buruz galdetuko dizute, baita nola identifikatzen dituzun iturri fidagarriak edo nola gehitzen dituzun erreferentziak ere. Baliteke elkarrizketatzaileek eskatzea zure pantaila konpartitzeko zure ikerketa prozesua erakuts dezazun. Spiegelek elkarrizketa bukatzen duen edonori ordainsaria eskainiko dio esker moduan. Nahi izanez gero, Wikimedia Fundazioari dohaintzan emateko aukera izango duzu. Elkarrizketak bideo-konferentzia bidez gauzatuko dira apirilak 19an eta 30ean.
Parte-hartzean interesatuta bazaude edo galderarik baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan (swalton wikimedia.org). Korrespondentzia ingelesez azkarragoa izan arren, nahi izanez gero, gure itzulpen zerbitzuak euskara erabilita harremanetan jartzea ahalbidetuko du. Zure pazientzia eskertuko genuke gure erantzunak jasotzerakoan, hizkuntza zerbitzuak erabiliz gero balitekeelako egun batzuk behar izatea erantzuna itzultzeko. Samwalton9 (WMF) (eztabaida) 15:01, 15 apirila 2021 (CEST)