Ongi etorri, Galdakao87, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

«Sopela» artikuluko edizioa desegiteaz aldatu

Kaixo. «Sopela» artikuluan egin duzun edizioa desegin dut, arrazoi hauengatik:

  • «Uribe eskualdean kokatzen da eta bertako herriburua da» esaldi hanpatua eta erredundantea da: «Uribe eskualdeko herriburua» esaldi laburrago eta naturalagoarekin, badakigu eskualde horretan dagoela.
  • Dentsitatearen datua ez dugu udalerrien artikuluko lehenengo paragrafoan aipatzen (eskuineko taulan azaltzen da).
  • «kostaldeko herri esanguratsuenetakoa da» esaldiak ez du inolako daturik edo informaziorik ematen herriari buruz.
  • Bizkaiko udalerri guztien biztanle kopuruak orri honetan zentralizatuta dauzkagu: nahi baduzu, orri horretako datuak egunera ditzakezu, eta horrela Sopelako biztanle kopurua ere eguneratuko da, kopuru hori aipatzen den toki guztietan batera.

Ondo izan, eta eutsi wikipediagintzari. --Xabier Armendaritz   2014-12-02, 12:59 (UTC)