Ongi etorri, Euskeraren Jatorria Elkartea, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Iruña-Veleiari buruzko artikuluaren egoera tamalgarria aldatu

Iruña-Veleiaren afera gauza asko gertatu dira azken urteotan eta Wikipedian ez da ezer jasotzen ari. Gure elkarteak zuzenketaren bat egin izan du inoiz baina denak ezabatzen dira. Oso deigarria da egiazkotasuna defendatzen duten txostenekiko loturak ez ibiltzea. Izan ere Iruña-Okako udalarekin egin da lotura eta jakindo hori txarto dagoela guk Ostraka baserako lotura jarri genuen baina berriro, ez dabilen aurreko lotura jarri zen. Besterik, inolako jusfifikaziorik gabe, orrialde hau itxita dago eta une honetan ez dute aldaketarik egiten uzten. Zergatik?? Gai honetan sakontzeko azken 4 urte hauetan egin diren bi nazioarteko biltzarren berri ere ez da agertzen. Guzti horregatik eguneratzen saiatuko gara eta espero dugu berriro ez zentsuratzea.

Ongi etorri Euskeraren Jatorria Elkartea: Lehenik eta behin, goian dituzun jarraibideak irakurtzea gomendatzen dizut, bertan ikasiko dituzu Wikipedian editatzeko baliabideak eta arau nagusiak. Adibidez, eztabaida orrialdeetako aldaketak sinatu egiten dira; artikulu bati lotutako aipamena artikuluaren eztabaida orrian jartzen da, eta abar. Bestalde, irakurketak laburtzeko, interesgarria da ikustea Zer ez den Wikipedia. Batez ere, ez da iritzi pertsonalak agertzeko toki bat; horretarako badira beste toki hobeago batzuk. Hau entziklopedia bat osatzeko proiektu bat da eta talde lanean egiten da. Talde guztietan bezala, arau batzuk adosten dira. Arauak ez betetzeak, ezabaketak eta blokeoak ekar ditzake. Espero du arau horiek ikasi eta betetzea. Jakimina duzun artikuluaren inguruko kezkak, artikuluaren eztabaida gunera eraman mesedez. Ongi izan.-Xabier Cañas (eztabaida) 12:06, 27 azaroa 2016 (UTC)