Ongi etorri, Enroila, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Wikipedian "irristatzen" ikasiz aldatu

Aupa Enroila, Adrar nauzu! Animatu berri zara; irakur ezazu zabaldu duzun artikuluan sortu den eztabaidatxoa. Hau da, artikuluari "wikitzea" falta zaiola diotsute. Lankideez gain, zuk zeuk hobe dezakezu, begiratu antzeko tematika duten artikuluak eta antzeko prozedurak eginez artikulua fintzen ikasiko duzu; neu bezalako dorpe batzuek ere zer edo zer ikasi dugu eta!--Adrar (esan) 22:10, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Eskerrik asko zure aholku zein ongietorriagatik!!!!

Enroila

Aupa Enroila! Berriz Adrar. Begiratu Aldaiko Irristaketa Kirol Taldea artikuluan egindako aldaketak. "Historian" bertsioak konparatuz ikus ditzakezu zenbait aldaketaren nondik-norakoak. Berrantolatzeaz gain, "despertsonalizatu" behar zen...Kontu batzuk zeuk alda edo zehaztu ditzakezu: ez dut ondo ulertu Larunbatero hiruhilabetero essaldiaren esanahia. Bestalde, Master Class ere zer den ez dakit, azaldu ahal duzu, "saria" dela ipini dut baina ez dakit bat ere horretaz. Sartu zenuen argazkia "kategorizatu" dut; argazki gehiago baduzu bigarren bat ere sar liteke artikuluan. Artikulua bera "Patinajea" kategorian kokatu dut; animatzen zarenean oso ideia ona litzateke "Patinajea" artikulua egitea, ez baitaukagu euskaraz. Horretarako abiapuntua menperatzen dituzun erdarazkoetan egindakoak har ditzakezu, gaztelaniazkoa nahiko sinple eta itzulerraza da. Aipatzen dituzun beste patinaje-elkarteen artikuluak edo Laudioko Txirrindularitza Elkartekoa ere osatzen joan zintezke...Amaitzeko beste azalpentxo bat: neuk zeure eztabaida-orrira bidali dizut mezu hau; neuri erantzuteko (hau da, neure "eztabaida-orrira" mezua bidaltzeko) modu erraza duzu, mezuaren amaieran dagoen "esan" txiki horretan klikatzea. Horrek abantaila bat du, neuk email bat jasoko dut hori bidali didazula ohartzen nauena, zeuk jasotzen duzun bezala. Mezuak sinatzeko eredu batzuk daude, erreparatu hemengoari edo beste eztabaida orri batzuetan ikusten dituzunak. Eta batez ere...anima zaitez dakizun hori guztia wikipediara ekartzen! Ondo izan.--Adrar (esan) 19:30, 6 Martxoa 2010 (UTC)