Ongi etorri, Enaraodriozola, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

«Balio-galtze» artikulua dagoeneko sortuta zegoen aldatu

Kaixo, Enara. Ikusi dut «Balio-galtzea» artikulua sortu duzula. Euskal Wikipedian, ordea, bagenuen lehendik «Balio-galtze» (izan ere, -a mugatzailerik gabe jarri beharreko izenburua da hori, gidalerro honetan ikus dezakezunez). Beraz, zuk sortutako orria, lehendik zegoen artikulu horretara bideratu dut. Badaezpada, hemen uzten dizut zuk jarritako edukia. Nik ez dut eduki hau lehendik zegoen artikuluan txertatzeko modurik aurkitu, baina beharbada zuk ikusiko duzu han jartzeko moduko zatiren bat:

« Balio galtzearen kontzeptua, ekonomia eta kontabilitate arloan, ibilgetu material edo immaterial baten bizitza erabilgarrian gertatzen den galera da. Galera hau zaharkitze, erabiltze edo denboragatik gerta daiteke.

Kalkuluari dagokionez, hiru aldagaiek baldintzatzen dute. Aldagaietako bat denbora edo bizitza erabilgarria da. Balio galera fisikoa edo funtzionala izan daiteke. Bestea hondar-balioari dagokio, ibilgetua erretiratzen den momentuan hartzen duen balioa delarik. Azkenik, erosketa prezioa, amortizazio-oinarria (erosketa prezioa - hondar-balioa), birjarpen-balioa (une bakoitzean funtzio berdina egingo duen aktibo baten prezioa) edo merkatu-balioa dira balio galera baldintzatzen duten aldagaiak.

»

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai (hemen bertan, edo nire eztabaida orrian, edo Txokoan). Eutsi goiari, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2018-09-25, 10:11 (UTC)