Elenearaujo
Ongi etorri, Elenearaujo, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Barne esteka larregi aldatu
Kaixo Elenearaujo:
Ikusi dut artikuluetan barne esteka asko (larregi) jartzen ari zarela (Marilyn Monroe eta Ezkontza soineko artikuluetan, adibidez). Barne estekak artikuluarekin zerikusia duten kontzeptuetara jotzeko balio dute, eta horretarako erabili behar dira. Artikuluko hitz guztiei barne esteka jartzea ez da lagungarria eta ez du artikulua hobetzen. Ahal dela, artikuluarekin zerikusia duten kontzeptuak estekatuko dira, behin bakarrik estekatuko dira (edo behintzat atal bakoitzean behin) eta atalburuetan ez da jarriko estekarik, horren ordez atal hasieran terminoa agertzen denean jarriko da.
Eman begiratu bat Laguntza:Estekak eta Laguntza:Tutoriala (barne estekak) eta Wikipedia:Estilo_gida#Estekak edukiei, eta, edozein zalantza, galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:44, 2 uztaila 2021 (CEST)