Ongi etorri, Ebachiller, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 11:18, 11 urria 2022 (CEST)Reply

Lotura hasieran sartzea aldatu

Kaixo! Mesedez, ez sartu arrainen gidako lotura hasieran, jarri amaieran, kanpo loturak dauden lekuan. Theklan (eztabaida) 09:25, 16 urria 2022 (CEST)Reply

Kaixo! Ados, kendu ditut arrainen gidako loturak, orain arte egindako arrainen orrietan. Denetan kanpo loturak dauden lekuan jarri dut, eskatu bezela.
Hala ere, bilatu beharko genuke beste modu bat. Izan ere, EWKE - ITSASOIKO elkarlaneko proiektuaren baitan, oso garrantzitsua da arrainen gidak euskarazko wikipedian ikusgarritasun handiagoa izatea. Amaieran lotura jarrita, ez dakienak nekez sakatuko baitu arrainen gidako esteka.
Agian jar daiteke beste modu batean, baina hasieran behar luke, eta nere ustez ez erreferentzia moduan, baizik eta 'Arrainen Gida' dioen esteka batekin, edo holako zerbait. Baina ados, oraingoz horrela jarraituko dut beste gainontzeko arrainekin, kanpo loturak moduan jartzen, eta gero ikusiko dugu nola egin daiteken. Frogaren bat egitekotan, ahal duzuen heinean egin Antxoa arrainean, hori baita oinarritzat hartuko dudana (eta lehena egin dudana), gainontzeko arrainen orrien estrukturarako.
Milesker ta barkatu, oraindik ikasten ari bainaiz aldaketak egiten etabar... Ebachiller (eztabaida) 12:51, 16 urria 2022 (CEST)Reply
Agian Antxoaren orrian, 'Antxoaren arrantza Euskal Herrian' atalaren lehen lerroan agertzen den 'Sakontzeko irakurri: <<Antxoa gatzunetan>>' moduko zerbait jarri daiteke hasierako atalean, 'Sakontzeko irakurri: Euskal Herriko Arrainen Gida', dagokion estekarekin.
Txantiloi hau aurretik zegoen (bertsio zaharretik mantendutakoa da); baina gidarentzat aukera bat izan daiteke.
Zuen esanetara! Eskerrikasko! Ebachiller (eztabaida) 13:03, 16 urria 2022 (CEST)Reply
Begiratu beharko dugu nola egin, bai. Akaso jar daiteke botoi bat taxotaulan, hor alboan, sailkapen taxonomikoaren azpian? Theklan (eztabaida) 13:15, 12 azaroa 2022 (CET)Reply
Kaixo. Taxo-taularen alboan arrainen gidaren botoia jartzeko aukera ideia ona da. Oraingoz jarraituko dut 'Kanpo esteka' bezela zitatzen, eta botoi hori nola jarri esaten badidazu zuzenean gehitzen joango naiz hemendik aurrera osatzen joango naizen arrain guztietan. Eskerrikasko! Ebachiller (eztabaida) 11:50, 3 urtarrila 2023 (CET)Reply

Egindakoaren jarraipena egiteko tresna aldatu

Kaixo! (cc @Aioramu). Egiten duzun lan guztia kontabilizatzeko programatxo batean sartu dut zure izena. Hemen duzu lotura: https://outreachdashboard.wmflabs.org/courses/itsasoiko/Itsasoiko/home. Automatikoki kontabilizatuko du dena, eta amaieran estatistika politak emango dizkigu! Edozein duda baduzu, esaidazu. Theklan (eztabaida) 13:17, 12 azaroa 2022 (CET)Reply