Ongi etorri, EH Natura, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 11:22, 12 abendua 2020 (CET)Reply

Goroldioak aldatu

Kaixo! Taxotaula automatikoa erabiltzen agertzen den sailkapena erabiltzen ari naiz goroldioak sailkatzeko. Begiratu ea sailkapenen bat ez dagoen ondo. -Theklan (eztabaida) 15:47, 27 abendua 2020 (CET)Reply

Kaixo! ematen du ondo dagoela bai.

Donostiako iberiar sugandila aldatu

Kaixo guztioi, "Donostiko iberiar sugandila" artikulu berria egin dut eta titulua zuzendu nahiko nuke, zelan egiten da? "Donostiko iberiar sugandila" jarri beharrean "Donostiako iberiar sugandila" jarri nahi nuke. "a" hori jartzea pasa zait.

Kaixo! Erraza da. Artikuluan goian, Aldaturen eskuman duzu "Gehiago". Hortxe "artikulua mugitu" duzu. Jarri izen berria eta kitto! -Theklan (eztabaida) 19:14, 30 abendua 2020 (CET)Reply
Eskerrik asko!! Hurrengo baterako badakit.

Kaixo berriz ere, duda bat. "Fundación Lurgaia Fundazioa" artikulua nabul sortzen eta txantiloian, erakunde infotaulan, fundazioaren sorrera jartzen dut baina fundazioaren desagerpena automatikoki jartzen zait nik hori jarri ez badut ere, alegia, aktiboan dagoen erakunde-fundazioa denean. Konpontzerik? Arazo hori konpontzeaz gain Lurgaia fundazioaren logoa jartzea lortzen baduzue primeran, nik ezin izan dut. Bihar gaztelaniako bertsioa egingo dut euskarazkoari lotzeko.

Kaixo! Kerman Lejarraga eta Andoni Gago boxeolari euskalherritarrak hobetzen ari naiz, euren errekor profesionaleko taula bat egin dut eta hona neure galdera: Zelan jarri dezaket taula horretan irazabiak berde kolorez eta galduak gorriz?? Beste hizkuntzetako wikipedian eginak duten moduan. Eta bigarren galdera, taula horretan aurkarien izenak jarri ditut baina izenaren alboan bere nazionalitatea banderen bidez nola jarri dezakt?, banderak alegia

Kerman Lejarraga aldatu

Kaixo wikilariak! Galdera batekin natorkizue, Kerman Lejarraga boxeolariaren eta boxeolari euskaldun gehiagoren artikuluak hobetzen nabil, errekor profesionala deituriko atal bat egin du bere artikuluetan eta atal horretan taula bat osatu dut, bere errekor eta emaitzak agertuz. Hona nire galdera: Zelan jar daitezke taularen zeldatxoak kolorez? Adibidez irabazi zeldatxoak (irabazi dituen neurketak) berdez eta galdu zeldatxoak (galdu dituen neurketak) gorriz jartzeko.