Ongi etorri, Birasuegi, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikuluen izenburuak aldatu

Bai, hori da. Euskarazko Wikipedian ez dira tilderik jartzen izenburuetan. Beti ere euskarazko alfabetoa erabiltzen saiatzen gara, eta euskaltzaindiak gainera tildea daramaten beste hizkuntza batzutako pertsona- eta leku-izenak, esate baterako, tildearekin edo gabe idazteko aukera askea ematen duenez, ez diegu jartzen.

Kontuan izan euskaraz egiten dugun irakurketa ezberdina izaten dela. Gazteleraz amaierako i hortan azentua duen Abel Santamaría horri adibidez, euskaraz bigarren a hortan jartzen diogu azentua ("Santámaria"). –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:06, 17 Abuztua 2006 (UTC)

Wikipedia lehiaketatik haratago aldatu

 

Kaixo lagun! Wikipedia Lehiaketan parte hartzen zabiltza eta lan bikaina egiten Wikipedia zabaltzeko. Agian bakarrik lehiaketa hau dela eta ezagutzen duzu Wikipedia eta ez dakizu nola lagundu dezakezun oraindik gehiago zabalpenean. Gogora ezazu Wikipedia guztion artean egiten dugula, hau da, edonork edita, zabal eta lagun dezakela eduki askea duen entziklopedia honetan.

Euskarazko wikipedian ere laguntza behar-beharrezkoa da. Dagoeneko 431.370 artikulu ditugu, baina gai askotan nahiko eskas gabiltza. Gainera artikulu asko zirriborroak baino ez dira, eduki gutxiko artikuluak. Hau dela eta lankide ezberdinen artean eduki zehatz bateko artikuluak sortzeko aukera dago, Wikiproiektu izeneko ideiarekin.

Wikiproiektu bat artikulu sorta bat edo gai bereko datu-sorta bat sortzea oinarri duen proiektu bat da. Wikiproiektu batean hainbat lankide bildu daitezke, tresna edo metodologia zehatz bat erabiliz itxura beretsua duten edo gai berbera jorratzen duten artikuluak sortu edo osatzeko.

Honakoa da orain arte ireki diren wikiproiektuen zerrenda:

Beraz, eta nahi izanez gero, wikiproiektu hauetan izena eman dezakezu (edo beste bat sortu nahi baduzu hori ere egin daiteke) eta bertan dauden kideekin artikuluak garatzen joan. Asko dago egiteko eta zuk egin dezakezu!

Agur Birasuegi! aldatu

Kaixo Birasuegi:

I would be very grateful if you could help creating an .eu Wiki-entry corresponding to the PIP:

http://en.wikipedia.org/wiki/Puerto_Rican_Independence_Party

http://fr.wikipedia.org/wiki/Parti_indépendantiste_portoricain

Do you think that creating a eu version of the article, would be somehow possible?

Mila esker!!!!!

Wikieguraldia aldatu

Kaixo Birasuegi! Beno, Errenteria eta Andoaingo eguraldia nahiko antzekoak direnez motu propio erabakia hartu dut Donostialdea bezala zuk eguraldia jartzeko. Ikusiko zenuen bezala Wikipedia:Albisteak/Wikieguraldia orrialdean mapa huts bat dugu eta bertan dagoeneko sortu da Donostialdea izeneko lotura. Bertan aldatu jartzen du eta ikusiko duzun bezala Donostia eta gaurko eguna jartzen duen lotura bat irekiko zaizu. Bertan {{Wikieguraldia/Donostia|||}} jartzen du. Makilen artean hiru datu jarri daitezke. Lehenengoa egiten duen eguraldia da... eguzkia, euria, xiri-miria, lainotua... Hurrengo biak gutxieneko tenperatura eta gehienezkoa jartzeko dira. Hau jartzea zailagoa izaten da, nonbaiten bilatu behar delako. Horretarako Wikipedia:Txokoan AEMET lekua proposatu da (Gipuzkoako datuak). Ideia egunero jartzea litzateke, gero erregistro bat gera dadin. Lan hori egiten baduzu agian denborarekin beste norbait ere batuko zaizu. Nik ere saiakera egingo dut Bilbo inguruan nire basea instalatzeko! -Theklan · ezt  · @   15:31, 9 Urria 2008 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey aldatu

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey aldatu

WMF Surveys, 00:47, 20 apirila 2018 (UTC)