Ongi etorri, Basatiak, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Azpiespezieak aldatu

Aupa Basatiak! Ongi etorri! Azpiespezieekin lan txukuna egiten ari zara baina kontu pare bat:

  • Artikuluen izenak. Bozketa honetan izendapena erabaki genuen. Euskaraz ez dago iturri zientifiko askorik baina nik, adibidez, Euskalterm edo Euskalnatura erabiltzen ditut.
  • Kategoriak. Artikulu berri bat sortzerakoan, gogoan izan kategoriak ezarri behar dugula.

Galderaren bat baduzu, egizu lasai. Ondo izan! --Marklar (eztabaida) 16:24, 16 abuztua 2015 (UTC).

Eskerrik asko oharragatik. Berria naiz euskal wikipedian eta kontu batzuk oraindik ez ditut ondo menderatzen, txantiloiena adibidez. Horrexegatik artikulu berria egiten dudanean gordetzerakoan txantiloia falta delaren ohartxoa jartzen dut, norbaitek egiten baldin badaki egiteko (ondo egiten ikasten dudan bitartean). Esan bezala, eskerrik asko, hemendik aurera euskal izen bereiztuak jarriko ditut ta txantiloiak egiten ea ikasten dudan ;-)

Txantiloiarena nahiko erraza da (behin hasita.. :-)). "Infotaula" hori sortzeko bi modu daude: {{Taxotaula infotaula}} eta {{Taxotaula automatikoa}}. Bigarrena erabilgarriagoa da, Wikidatatik informazio asko hartzen baitu. Ikusi, Bos gaurus artikuluan egin dudana, bigarrena erabili, infotaula sortzeko botoian klikatu eta {{Taxonomy/Bos gaurus}} sortu. Kitto!!. Hasteko zaila dirudi baina, esandakoa, lehendabizikoa egin ondoren, erraz erraza da. Aio! -Marklar (eztabaida) 17:26, 16 abuztua 2015 (UTC)

Eskerrik asko beste behin ere :) Kaixo berriro, taxotaula automatikoa egiten iksasi dut gutxi gorabehera (oraindik ez dut erabat menderatzen). Baina kontu bi: -Lynx rufus gigasen txantiloia egin dut, baina ez dakit zergatik ez den agertzen argazkia eta iraute egoera. - Animalia berdinarekin jarraiki, azpiespeziea agertzen zait txantiloian (azpiespezia da, alegia), baina ez zait espezie (beste guztia bai; ordena, erreinua, azpierreinua etab) sailkapena agertzen. Espeziea ere agertzea gustatuko litzaidake (txantiloian informazioa gehitzeko).

Haber, zatika:
  • Argazkiarena eta iraute egoerarena wikidatatik hartzen ditu. Datu horiek ez daude wikidatan, beraz, ezagutzen badituzu bertan gehitu ditzakezu eta wikipedia guztiontzat erabilgarriak izango dira.
  • Txantiloiarena. Dena primeran egin duzu baina espeziea ager dadila kodea honakoa izango litzateke:

{{Don't edit this line {{{machine code|}}}|{{{1}}} |rank=subspecies |link=Lynx rufus gigas |parent=Lynx rufus |extinct= |refs=<!--Shown on this page only; don't include <ref> tags --> }}

Zuk zeuk alda dezakezu :-). Horrela, zuhaitz taxonomikoa osatzen du txantiloiz txantiloi, gogoratu "rank" ondoan mailaren latinezko izena idatzi behar duzula (subspecies, species, tribus, familia, superfamilia, ordo....) eta "parent" ondoan goiko maila taxonomikoa (hemen Lynx rufus espeziea). Euskarazko Wikipedian goiko mailakoaren txantiloirik ez badago, mezu bat agertuko da zuk zeuk txantiloia (eta horrela zuhaitza) sor dezazun. --Marklar (eztabaida) 17:18, 17 abuztua 2015 (UTC)

Eskerrik asko Marklar. "eskerrik asko" hitza zurekin gehiegi erabiltzeagatik xahutuko dut kar kar kar.

Kontu bat Marklar, Pumen azpiespezien izenburu bitan akats ortografiko bana egin dut, ta orrialde baten izenburua editatzen ez dakit. Hauexek dira bi azpiespezieak: - Hego Amerikako ekialdeko pumaren orrialdearen izenburuan Hego-Amerika ekialdeko puma jarri dut. Ta Hego Amerikako ekialdeko puma izenak behar zuen. ("-" marratxoa kendu ta "-ko" atzizkia jarri behar da) - Beste azpiespeziea Hego Amerikako iparraldeko puma da. Orrialdearen izenburuan Hego Amerika iparraldeko puma jarri dut, ta Hego Amerikako iparraldeko puma izenarekin egon behar zuen. ("-ko" atzizkia jartzea falta da )