Lankide eztabaida:Assar/2009ko bigarren seihilekoa

Eskerrik asko aldatu

Argazki pare bat nabarmentzeko bidean jarri dituzula ere ikusi dut, eskerrik asko! Ondo ibili - Keta ?/! 10:12, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Filipinak aldatu

hori guzti hori banekien, baina badaezpada egin dut norbait baldin bazebilen artikulu hau egiten. DrPolilla naiz. Lehen ez dut saioa hasi, ahaztu baitzait. Neuk aldatuko dut. Eskerrik asko Assar.--Drpolilla 20:52, 12 Abuztua 2009 (UTC)

Komunikabide eta hedabide aldatu

Mila esker bidali zenidan mezuagatik. Wikipedian editatzen ikasteko oso baliagarria. Desadostasun, galdera edo zalantza bat ere bai, (hau da tokia horretarako, ezta?). Hedabide eta komunikabide hitzen sarrerak sartu nituen wikipedian, nahiko zabar egia esan eta zuk oso ondo hobetu dituzu, baina zergatik desagertarazi duzu hedabide eta hedabide bilatu eta komunikabide hitzara bideratzen duzu irakurlea? Irakurleren batek pentsa dezake hedabide ez dela oso zuzena eta komunikabide hitza hobetsi behar dela... Biak parekoak baina. [gorkaazk]

Komunikabide eta hedabide II aldatu

Mila esker berriro ere zeure erantzunaren lastertasunagatik eta bertan agertzen den azalpenean erakutsi didazunagatik. Komunikabide eta hedabide hitzen artea zeuk di-da batean bat aukeratu duzu aurreko planoan jartzeko eta bestea, sinonimoa, horra bideratu duzu. Zure arrazoiak ulertzen ditut eta ez dut hona "baina" txikitxo bat ere ekarriko. Alderantziz, zure irizpide hori ondo ezagutzen duzun beste kontu honetara hedatzeko zer egin beharko litzatekeen galdetu nahi nizuke: konpetentzia ala gaitasun (hezkuntzan). Eztabaida, debatea-edo egon denean zer egiten da? Bozkatu? (eztabaida hori hortxe egon da eskegita ia urte betea). --gorkaazk (erantzunak)

Gaitasun vs konpetentzia aldatu

Bat nator zure iritziarekin, adostasunera iristea onena litzateke. Bozkatzearena aipatu banuen, horrelako kontuak euskal wikipedian nola ebazten diren jakiteko izan zen, ez benetan horrelako bat egitea proposatzeko. Kontuari nik neuk lerro gehiegi eskaini dizkiodala uste dut. Mitxelena XVI gorentasuna baino haratago erortzeko arriskuan ikusten dut ene burua horrelako bat proposatuz gero. Gai hau gure komunitatetxoan erdi txantxetako topikoa bihur daitekeela uste dut, Euskal Selekzioa / Euskadiko Selekzioa / Euskal Herriko Selekzioaren hurrengoa. Ez naiz ni izango honi buruzko Referenduma eskatzen lehena! (P.S. Banoa "eltzekada" hitzaren sarrera wikipediarako idaztera ;-})

  • P.D. Mila esker aholkutxoagatik. Bai, orain lankide orrialdea hobeto geratu zait zuk erakutsitako bideari jarraiki.

Irudiak aldatu

Mila esker kontu honetan, berriro ere, eman didazun argiagatik. Irudiak artikuluetan txertatzen ikasten ari naiz. Tutorialean-eta dauden argibideei jarraitzen saiatu naiz baina oraingo badirudi ezin asmatu nabilela. Lizentziei buruzko atala oraindik ere irakurri gabe neukan, gainetik begiratuta neukan, axaletik, besterik gabe, baina oraindik ez neukan benetan ezer igotzeko asmorik. Proba orrian ibili naiz irudi bat txertatu nahian baina oraingoz ezin, behar bada igo dudana, igo bezain pronto Unaik ezabatu duelako. Hasieratik hasiko naiz berriro. Wikipedian editatzeko ikastaroa on-line emateagatik mila esker ;-} --gorkaazk (erantzunak)

Angelua dela eta aldatu

Kaixo, Assar. Kategorizatzeko irizpide hori erabaki bada, onartu egiten dut. Hala ere, nire iritzia emango dizut. Demagun pertsona batek karratu hitzari bururzko informazioa nahi duela eta irakurtzean geometriari buruz gehiago jakin nahi duela, kategoria klikatu eta bertan geometriarekin lotuta dauden oinarrizko artikuluak (angelu, esaterako) azaldu beharko lirateke eta zuzenean, nire iritziz, beste kategoria batean sartu gabe. Horregatik egin dut horrela. Berdin gertatzen da enpresa hitzarekin, uste dut enpresak kategoriara aldatu zenuela baina nire ustez ekonomia kategorian ere azaldu behar da, ekonomiako funtsezko kontzeptua delako. Bueno, besterik gabe, agur bero bat eta lanera! Joxemai 06:14, 19 Abuztua 2009 (UTC) Joxemai 06:14, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Aurkitzen da ==> dago aldatu

Ea bazkaltzeko ordurako bukatzen duen :-) --Unai (esan) 09:12, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Iepe, Assar. Zure beste eskakizun bat ikusi dut, alegia, Eraikuntzak kategoria Eraikinak izeneko batera pasatzearena. Ziur zaude? Adibidez, Asuango urtegia ez nuke esango eraikin (edificio) bat dela; bai, ordea, eraikuntza bat (construcción). --Unai (esan) 17:05, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Eskerrik asko erantzunagatik eta loturengatik. Filologikoki ziur zuzen zaudela: -kuntza atzizkiak ekintza adierazten du, eta -kin atzizkiak, aldiz, horren ondorioa. Beste gauza bat da hitzen erabileraren ohitura eta testuingurua. Hala ere, Sarasola txit gorenak onartzen badu eraikuntza eraikin hitzaren sinonimo gisa (3. sarrera), uste dut ez dugula gehiago eztabaidatu behar :-) dagoen moduan utziko dut oraingoz... Ondo ibili! --Unai (esan) 17:54, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Datu gehigarriak koordenatuetan aldatu

KAixo Assar! Koordenatuetan datu gehigarriak jarri daitezke eta horrela mikroformatuekin funtzionatzen duenez ba WikiMiniAtlas programak irakurri dezake. Adibidez Shanghai artikuluan honako aldaketa egin dut, koordenatuen atzean hau gehituz: region:ZH_type:city(17.420.000)|display=inline,title. Lehenento non dagoen esaten diogu, bigarrenik hiri bat dela eta ondoren bere populazioa. Azkenik non agertzea nahi dugun ere esaten diogu. Honela atlasak askoz emaitza hobeak ematen ditu, hiriaren tamainaren arabera bere puntuaren tamaina ere handiagotzen delako mapatxoan. Zaindu! -Theklan · ezt  · @   20:23, 20 Abuztua 2009 (UTC)

Ez, denbora bat beharko du, ziurrenik alemanian hori egiten duenak euskarazko datubase osoa berriro bolkatzen duen arte. Baina ikusi adibidez Bilbo artikuluan nola bere puntua handiagoa den ondoko herriena baino, baina txikiagoa Madril edo Londres baino. Gainera Bilbo artikuluan klik egiten baduzu koordenatuaren loturaren gainean ikusiko duzu doan orrialdean Euskal Herriko datuak eskuratzeko aukera ematen duela (kasualki Bizkaikoak nola lortu oraindik ez dut aurkitu!). -Theklan · ezt  · @   21:13, 20 Abuztua 2009 (UTC)

Wikipedialarien-inbasioa-hasi-da aldatu

Pixka bat animatzeko zen, badakizu, idatzi, hona bidali, handik zabaldu... autobonbo pixka bat gure egoa eta wikipediarena igotzeko! -Theklan · ezt  · @   13:05, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Hontatik -> Honetatik aldatu

Jarri dut Bot-a martxan akatsak zuzentzeko. Ondo segi! --An13sa 13:56, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Herrialde_infotaula aldatu

Kaixo Assar! Oporretatik bueltan, Txantiloi:Herrialde_infotaula aldatu duzuela ikusi dut. Batez ere kolore aldaketa eta letren tamainak harritzen nau. Zer dela eta aldaketa hori? Okerrago dagoela uste dut nik... --josugoni (erantzun hemen) 07:15, 22 Abuztua 2009 (UTC)

Egia esan, nik nahiago dut lehen zegoen bezala, "alaiagoa" edo delako. Eta irakurgarritasuna ez du galarazten. Aldatuko dut... norbait aurka agertzen ez bada behintzat. --josugoni (erantzun hemen) 11:14, 23 Abuztua 2009 (UTC)
Bestea ere aldatu dut... ondo egin duzu abisatzen! -Theklan · ezt  · @   11:46, 1 Iraila 2009 (UTC)

Alemaniaren bateratzeak eta birbateratzeak aldatu

Kaixo Assar, ikusi dut aldatu duzula Alemaniako bateratze titulua AlemaniaREN bateratze-rengatik. Ongi. Pentsatzen jarrita egokiagoa da. Beraz, suposatzen dut atzoko Alemaniako birbateratze ere Alemaniaren birbateratze izan beharko litzatekeela. Baina, izenburuak aldatzen ari garenez, ez al zaizu egokiagoa iruditzen Alemaniaren bateratzeA eta birbateratzeA? Zer deritzozu? Utergar 12:06, 1 Iraila 2009 (UTC)

SmackBot aldatu

Kaixo Assar, SmackBot lankidea espainiako udalerri infotaula-tik espainiako hiri infotaula-ra ari da artikuluak aldatzen, koordenatuak, kokapenmapa eta guzti. Euskal wikipedian laguntzeko eskaini zen. Arazorik sortzen badu esan lasai. --An13sa 19:19, 4 Iraila 2009 (UTC)

Arazorik sortzen ez badu, esaiozu jarraitu dezakela. Ondo izan.--An13sa 19:40, 4 Iraila 2009 (UTC)

TUVISA aldatu

Asko gustatzen zait Gasteizko udal autobus zerbitzuari buruz egindako mapa, auzo berri ta guzti :) Ia udalaren erabakia ez den gehiago atzeratzen eta urrian linea berriak behingoz jartzen dituzten. Zariquiegui 21:44, 24 Iraila 2009 (UTC)

Lota jauregia aldatu

Arratsaldeon. Wikipediaren azalean Lota jauregiaren argazkia jarri duzue nabarmendutako argazkien atalean. Lota jauregiaren lotura jartzea ahaztu zaizuela esateko besterik ez zen (jada artikulu bat sortua du). Ondo segi. Euskalduna 17:15, 2009ko urriaren 20a (UTC)

Euskal Wikipediako azalean agertzen den asteko argazki nabarmenduan oraindik ez da loturarik agertzen. Barkatu lan gehiego eman badizut. Gero arte. Euskalduna 21:38, 2009ko urriaren 20a (UTC)

Blokeatutako IP baten ekarpenak ikusi aldatu

Berak egindakoa hemen duzu. Posta-zerrendan eman dut erantzuna jada. Ondo ibili ;-) --Unai (esan) 15:44, 22 Urria 2009 (UTC)

Barkatu, ez nekien orrialde hori "sekretoa" zenik. Irakasle horrek ordua bakarrik jakin nahi zuen, eta esan diot. Ea lortzen duten gutxienez ikastetxe horretako bandalismoa kontrolatzen.--Unai (esan) 18:11, 22 Urria 2009 (UTC)

Teminación en -a aldatu

Aupa Assar! Orain ez nago askotan Euskarazko Wikipedian, baina oraindik praktikatu egiten dut (espero haberlo dicho bien). siento molestar por algo tan sencillo, pero en lo que ando haciendo en la:Gastronomia Vasconica, no sé si cuando pongo la traducción en euskara, debería llevar el determinativo -a o no (bakailao/bakailaoa, marmitako/marmitakoa, etc). Zer egin? Mila esker!--Xaverius 19:21, 30 Urria 2009 (UTC)

Nunca se sabe cuando harás más ediciones en la:wiki! Ta eskerrik asko ostera ere!--Xaverius 23:51, 30 Urria 2009 (UTC)

Victoriacum aldatu

Kaixo Assar! Orrialdea Victoriacoren datzi nahi dut, baina nolakoa da hobea? Victoriacum, Victoriaco ala Victoriako (como en Reccopolis > ReKopolis)? Zer egin? (eta nola dago nire idatziko euskara?) Eskerrik asko!--Xaverius 19:31, 3 Azaroa 2009 (UTC)

Poco a poco espero mejorarlo (sé que me falta mucho de momento) - ya sabrás además que todas las paginillas que hago las pongo la plantilla {{euskara ikasten ari}}. En el último congreso que hubo en Toledo de arqueología de la antigüedad tardía ([1]) ya se dijo que Victoriacum no puede ser Vitoria (no recuerdo quién lo dijo ahora, pero será todo publicado pronto). No pretendía poner más que lo que sabemos que es cierto, que Leovigildo fundó un asentamiento en la zona que se llamó Victoriacum y que muy seguro no sea Vitoria, por mucho que anteriormente se dijera. --Xaverius 22:53, 3 Azaroa 2009 (UTC)

Aldiri aldatu

Eskerrik asko, Assar! Ondo ibili! --Unai (esan) 15:40, 10 Azaroa 2009 (UTC)

Asteko itzulpena aldatu

Kaixo Assar, ikusi dut arazoa. Lasai nire esku utzi, Bot-arekin konpontzen saiatuko naiz. Ondo izan.--An13sa 14:49, 21 Abendua 2009 (UTC)

"Assar/2009ko bigarren seihilekoa" erabiltzailearen orrira bueltatu.