Ongi etorri, Artzi9, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Arteko Gure Amaren Santutegia - Arteko Andre Mariaren Santutegia aldatu

Aupa Artzi9: santutegi honi buruz artikulu bi daude: Arteko Gure Amaren Santutegia eta Arteko Andre Mariaren santutegia. Bietatik bat lantzen baduzu, erosoago egiten zaizuna, bukatzean abisatu nazakezu, eta beharrezkoa bada izen aldaketa egingo dut, eta beharrezko birbideraketa eta wikidatako aldaketak ere egingo ditut.

Edozein zalantza galdetu lasai. Segi wikipediagintzan. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:36, 15 iraila 2020 (CEST)Reply

Kaixo Lainobeltz!

Bai, Arteko Gure Amaren Santutegia orria ni sortu nuen bestea jada existitzen zela jakin barik. Bestea ikusi nuenean, nik sortutako orriaren informazioarekin bete nuen eta ikusi nuen ezabatzeko proposatu zela. Horregatik, eta Arteko Andre Mariaren Santutegia orrialdea beteago dagoenez izen aldaketa eskatu dut, Santutegiaren izena Arteko Gure Amako Santutegia baita.

Eskerrik asko eta Ondo izan! Artzi9 (eztabaida) 15:10, 15 iraila 2020 (CEST)Reply

  Egina Arteko Andre Mariaren santutegia zena orain Arteko Gure Amaren Santutegia da. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:44, 15 iraila 2020 (CEST)Reply