Arrif.antu
Ongi etorri, Arrif.antu, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--EnzaiBot (eztabaida) 19:50, 15 martxoa 2015 (UTC)
Wikipedian etzazu sartu mesedez egile eskubideak dituen edukirik. Bestalde, jarraitu formatoak eta saiatu informazio guztiak erreferentziatzen. Maiei buruzko informazioa bildu eta moldatu behar duzu zure hitzekin, idazkera entziklopediko batez. Hori aparte egin dezakezu eta gero txertatu. Lan hori egiten duzun bitartean, egun baterako blokeoa jarri dizut; etzazu gaizki hartu, kautezlazko neurria besterik ez da. Ikaslea zarenez (itxura guztien arabera) eta hau dena proiektu baten baitan egiten ari zaretela dirudienez, zure irakasleari nirekin harremanetan jartzeko esateko eskatu nahi nizuke, zuen lanari buruz hitz egiteko. Mila esker. PD: orri honetako aurreko edukia ere ezabatu dut, egile eskubideen urraketa zelako. - --Joxemai; (erantzunak) 16:15, 14 apirila 2015 (UTC)