Araiz Arruti Arronategi
Ongi etorri, Araiz Arruti Arronategi, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Artikulu berri laburrak
aldatuKaixo Araiz. Egin duzuna begiratzen egon naiz, eta artikuluetako batzuk oso laburrak dira. Batzuk ezabatu dira azken hilabetean, beste batzuetan erreferentziak gehitu ditut, eta beste batzuk birzuzenketa bidez moldatu dira. Eman errepaso bat, mesedez, ikusteko egindakoa nola hobetu den edo nola hobetu daitekeen. Theklan (eztabaida) 10:56, 18 apirila 2023 (CEST)
- Kaixo berriro! Artikuluetan loturak eta erreferentziak eta jar daitezke denborarekin. Hala ere, konfigurazio bezalako sarrerak ez dira egokiak entziklopedia baterako, hori hiztegi bateko sarrera delako. Entziklopedia batean kontzeptuak azaltzen dira, ez hitzen esanahia. Theklan (eztabaida) 09:55, 20 apirila 2023 (CEST)