Anetaane
Ongi etorri, Anetaane, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--TXiKiBoT 09:51, 31 Urria 2008 (UTC)
Artikuluen formatua
aldatuKaixo Anetaane! Ongietorria Wikipediara. Artikuluak sortzen hasi zara eta pare bat gauza. Lehenengoa da artikuluen formatua hobetu daitekeela. Begiratu goian dituzun argibideak eta bestela galdetu lasai (edozein artikulu begiratuta ikusiko duzu formatua nolakoa den, loturak nola egin eta guzti hori). Bigarren kontua da artikuluak egiten zabiltzal eta izenburu egokia jarri behar zaiola. Ez ditugu pluralezko izenak jartzen (adibidez: Erregai-fosilak. Hobe da erregai fosil jartzea, singularrean). Artikulu batzuk jada existitzen dira, adibidez Lehen Internazionala izenekoa. Ez duzu zertan berriro sortu behar (eta gainera ez da Internatzionala...). Edozein duda izatekotan galdetu lasai! -Theklan · ezt · @ 21:28, 4 Azaroa 2008 (UTC)