Aitzolbela
Ongi etorri, Aitzolbela, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Artikulu landugabeak argitaratzea
aldatuKaixo, Aitzol. Dagoeneko bi artikulu ezabatu dizkizut denbora gutxian: batak «Peagogia kritikoa» izena zuen (peagogia izen akastunarekin; eta dagoeneko badugu «Pedagogia kritiko» artikulua) eta besteak «Irakaskuntzaren bidezko ikaskuntza». Bietan, esaldi labur bat besterik ez duzu jarri artikuluan.
Alferrik duzu landu gabeko artikuluak argitaratzea. Irakurlearentzat baliagarriak diren artikuluak behar ditu entziklopedia batek, eta Euskarazko Wikipedian ere halaxe gertatzen da. Beraz, artikulu bat argitaratu baino lehen, hobe zenuke zure proba orrian lantzea; behin ondo landuta duzunean, orduan argitaratu, eta ez lehenago.
Zure proba orria Euskarazko Wikipediako edozein orriren goialdean ikusiko duzu (zure erabiltzaile izenarekin saioa hasita duzunean). Laguntza behar izanez gero, galdetu lasai. --Xabier Armendaritz 2018-03-28, 07:39 (UTC)