Ongi etorri, Agur, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Harlandu aldatu

Agur t'erdi Agur! Harlandu artikulua aldatu eta txukundu dut. Ea zer iruditzen zaizun. Bide batez, esan nahi nizuke lan polita hasi duzula Arte asturiarraren inguruan eta ahal duzun heinean jarraitzeko! --josugoni (erantzun hemen) 21:10, 12 Abendua 2007 (UTC)

Artikuluen formatuaren inguruan aldatu

Kaixo Agur! Ongi etorria Wikipediara. Artikulu gehiago egin aurretik ondo legoke estilo gisa irakurtzea, goian duzun ongi etorri mezuan duzu. Bertan artikuluak nola egiten diren azaltzen da, hasieran letra beltza jartzen dela, loturak, tituluen formatua, kategoriak, interwikiak... horrela ez dugu gero besteok zuzentzen eta txukuntzen joan behar. Ondo segi! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      15:42, 10 Urtarrila 2008 (UTC)

Lasai, komentatzearren zen. Bakarrik orain bi gauzatxo (siesta egingo dut eta ez dut gehiagorako astirik). Pazientziarena lasai, horretarako gaude hemen guztiok. Nire lehenenego artikuluetan ere berdinak egin nituen norbaitek abisatu zidan arte. Bigarrenik wikipediak ez dituela akatsak aurkitzen edo zirriborroa dela esaten edo formatu hitzarmenak ez dituela betetzen abisatzen. Hori beste erabiltzaile batek egiten du, artikuluan txantiloi sinple bat jarriz gainean. Hau da, zuk ere ikusten baduzu artikulu batean gauzak zuzentzeko daudela baina ez duzu denborarik edo gogorik egiteko {{zuzendu}} jar dezakezu eta agian norbaitek ikusiko du artikulu hori zuzendu behar dela edo {{wikitu}} behar dela eta animatuko da. Hau da, wikipediak ez du ezer ere ez automatikoki egiten, guztion artean eraikitzen dugu. Beno, edozein dudarako galdetu lasai lasai, gero erantzungo dut (siesta bota ondoren, noski) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      16:00, 10 Urtarrila 2008 (UTC)
Kaixo berriro ere! Ikusi dut formatuan hobetu duzula baina saiatu jartzen kategoriak, loturak eta interwikiak. Ikusi aurretik egin duzun artikuluren bat hauek nola jartzen diren ikusteko, ez baita automatikoa. Ondo segi! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:41, 10 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, guztiek behar dute kategoria, nahiz eta oso motzak izan. Hoberena ahalik eta artikulu luzeenak egitea bada ere motzak badira {{arkitektura zirriborroa}} jar dezakezu bukaeran (arkitektura gaietarako, noski). Kategoriak zuk zeuk jarri behar dizkiozu eta beste wikipediei loturak ere (bukaeran, nik jarri ditudan bezala). Ah! Eta gauzatxo bat, beste eztabaidetan hitz egiten duzunean sinatu. Hori egiteko -~~~~ jarri behar duzu edo goian duzun sinadura botoiari eman. Aio! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:53, 10 Urtarrila 2008 (UTC)

Santa Maria de Lena aldatu

Agur, axola ez badizu, aldaketatxo batzuk egin dizkiot zure artikuluari. Gauza handirik ez, ortografia zuzenketa batzuk besterik ez. Gauzatxo bat komentatu nahi nizun, hain zuzen Oveido/Uveiuren izenarena. Euskaltzaindiak Oviedo aldaera hobesten du hiri horri izena emateko, eta uste dut wikipediaren politika Euskaltzaindiaren arauei jarraitzea dela. Dena den, Uvieu mantendu nahi baduzu, azentu-marka jarri beharko zenioke, Uviéu alegia. Euskaltzaindiak exonimoentzako eman dituen arauak, hemen: [1]--Assar 16:46, 10 Urtarrila 2008 (UTC)

Arkitektura aurre-erromanikoa aldatu

Kaixo Agur. Eman begiratu bat gaztelaniazko (hemen) eta frantsesezkoa (hemen) Arte aurre-erromanikoari buruz. Desberdinak diren arren, antzekoak dira, beste artikuluetara bidaltzen baitute (zuk esandako bisigodo, otoniano, karolingiar ...). Zer iruditzen? Eta egon lasai, begiratu bat emango diot zuk egindakoari eta bion artean txukunduko dugu artikulua. Eta zalantzaren bat izanez gero, galdetu... Agur Agur. --josugoni (erantzun hemen) 12:51, 6 Martxoa 2008 (UTC)

Irudiak aldatu

San Fruktuoso aldatu

Agur t'erdi Agur. begiratu tu zuk eskatutakoa eta zenbait gauza ez daude oso zuzen:

  • Kategoriak ingelesez ipini behar dira, Commons wikipedia guztietarako balio baitu.
  • Ez diozu baimena zehaztu (permission). Lana zurea bada, eta hala dirudi, nahitaez ipini behar diozu. Irudia igotzean aukera guztiak agertzen zaizkizu.
  • Deskribapen laburra egin behar da (Description). Nik ingelesez eta euskaraz egiten dut, baina zuk egin nahi duzun hizkuntzan. Begiratu adibidez hemen.

Gutxika ikasten dira wikipediako sekretu ezkutuak... Dena dela, lan txukuna egiten ari zara. Hala ere, irudian ipini duzun testua dela-eta (gauza bera irudi honetan), kontu izan terminologia zuzena erabiltzen, ezin baitaiteke aldatu:

  • Oinplano da hitz zuzena, ez oinplanta.
  • Hobe da, leku izena amaieran ipintzea: San Fruktuoso kaperaren oinplanoa (Braga)
  • San Joan da, ez San Juan.
  • Urteak eta deklinabidea batera idazten da: 661eko, ez 661-ko

Bestela, esan bezala, lan ona. Jarraitu horrela! Ez zara arkitektoa izango, ezta? --josugoni (erantzun hemen) 15:35, 13 Martxoa 2008 (UTC)

Lehen pertsona artikuluetan aldatu

Gabon Agur. Erdi Aroko arteari buruz egiten ari zaren artikulu sortan egiten ari zaren lan eskergarako iradokizun bat egin nahi nizuke. Lehen pertsonaren plurala ari zara erabiltzen testu gehienetan, eta nik uste dut entziklopedia batean testuek neutralagoak izan behar dutela. Horregatik, arte mozarabiar artikuluan "dugu", "diogu" eta "guk" guztiak kendu eta hirugarren pertsona erabili dut. Egin berri duzun Birpopulaketaren Artea artikuluan ere, axola ez badizu, aldatu egingo ditut.--Assar; (erantzun hemen) 20:18, 19 Martxoa 2008 (UTC)