alkate → auzapez aldaketa aldatu

Kaixo. Orain arte, Euskal Herri osoko udalerrietan alkate erabili dugu, artikuluei batasuna emanda. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko udalerrietan auzapez erabiltzea zuzena litzateke, noski, baina lan luze eta neketsu hori eskuz egitea ez du merezi: programa automatizatu baten bidez egin daiteke, wikilarien artean hala egitea adosten bada.

Beraz, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko udalerrietan alkate → auzapez aldaketa hori egin behar dela uste baduzu, jo ezazu, mesedez, euskal wikipediako politikei buruz eztabaidatzeko txokora, eta proposa ezazu aldaketa hori, arrazoiak emanda. Proposamena onartzen bada, sistematikoki egingo dugu udalerri horietan guztietan, automatismoen bidez. Bien bitartean, aldaketa horiek atzera botako ditut, udalerrien artikuluen koherentziari eusteko. Izan ongi. --Xabier Armendaritz   2014-03-05, 13:38 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.