KAixo! Harry Potterren entziklopedia bat ez denez, saiatu mesedez Lehenngoa edo Bigarren liburua bezalako hitzak ez lotzen, honek ez baitu inongo zentzurik. Imaginatu norbaitek Bigarren liburua jartzen duela goialdean eta erreferentzia bakarra harry potterrena dela... eta ez jarri Harry edo horrelako izenak lotzeko, baizik eta Harry Potter, hau da, oso-osorik, ez baita existitzen den Harry bakarra munduan ezta literaturan. Ondo segi! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:02, 14 Maiatza 2008 (UTC)

Granadar erabiltzailearen orrian aldaketak aldatu

Mesedez, ez ezabatu Granadar erabiltzailearen orriko informazioa. Hori egiteko jarri dituzun arrazoiek ez daukate zentzurik: euskal wikipedian jende askok ematen baititu bere iritzi politikoak bere erabiltzaile-orrian, eta Granadarrek ere horixe egiten du. Espainerako wikipedian horrelako orririk ez luketela baimenduko ere badiozu; ba hori ere ez da egia, bestela ikusi orri hau.

Azkenik, Granadar erabiltzailearekin arazoren bat badaukazu, hasteko berarekin zuzenean eztabaidatu, bere erabiltzaile-orria ezabatzen ibili ordez. Horretarako, mesedez lehenengo erregistra zaitez eta sortu erabiltzaile bat. Arazoa denon artean eztabaidatzeko modukoa dela uste baduzu, erabili Txokoa auzia eztabaidatzeko.--Assar; (erantzun hemen) 20:15, 20 Ekaina 2009 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.